Domusa Tekniki buruz

Domusa teknik enpresa bat da, eta nagusiki Klimatizazio eta konforterako produktuen diseinuan, fabrikazioan eta salmentan dihardu.

Domusa Teknikek eskaintzen ditu...

…hainbat irtenbide, hala nola bero ponpa aerotermikoak; etxeko ur beroa ekoizteko eguzki sistemak; burdinurtuzko eta altzairuzko galdarak, gasa, gasolioa edo biomasa erregai gisa erabiltzen dutenak; ur beroko intermetagailuak; galdara elektrikoak; hormako gas galdarak; termo elektrikoak, eta gasoliozko erregailuak. Gainera, bere produktuekin batera beste zerbitzu batzuk eskaintzen ditu, hala nola bermearen kudeaketa, zerbitzu teknikoa, prestakuntza, produktua norentzat den kontuan hartuta.

Teknologiarik aurreratuena arrazoizko prezioan merkaturatzea da gure asmoa eta hori lortzeko egiten dugu lan. Produktu praktikoak eta erabiltzen eta instalatzen errazak asmatzen eta garatzen ditugu. Denboran irauten duten kalitate goreneko materialak eta osagaiak erabiltzen ditugu; hori dela eta, berme paregabea eskaintzen diegu erabiltzaileei. Antolamendu mailan eraginkorrak gara, eta kudeaketa eredu aurreratua, fidagarria, serioa eta arrazionala dugu, une oro gure bezeroen beharrei eta iradokizunei erantzutera eta horietarako irtenbideak bilatzera bideratuta. Domusa Tekniken zerbitzu teknikoen sare zabala dugu, gure bezeroen eskakizun guztiei berehala erantzuteko. Gure zerbitzuei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, egin klik esteka honetan.

 

Domusa Teknik

1976tik konforterako produktuak ekoizten eta merkaturatzen

Historia

 
 
 

 

 

 
 
 
 
 

1976

Fundazioa

 
 

1981

1. galdara elektrikoaren fabrikazioa

 
 

1982

1. egur galdararen fabrikazioa

 
 

1986

Enpresa handitzea, Errezilera lekualdatuta

 
 

1987

Lehen gasolio galdararen fabrikazioa

 
 

1989

Errezilgo instalazioak handitzea

 
 

1993

Esport. egitura komertziala eta LTZ ezartzea

 
 

1995

1. gas galdararen fabrikazioa

 
 

1996

Enpresa ziurtagiria ISO 9000 arauaren arabera

 
 

1999

Kooperatiba bihurtzea eta Mondragoneko kide egitea

 
 

2004

Enpresa ziurtagiria ISO 14000 arauaren arabera

 
 

2007

Eguzki gama kaleratzea

 
 

2008

Enpresa ziurtagiria OHSAS 18000 arauaren arabera (osasuna eta segurtasuna)

 
 

2010

Zilarrezko Q Saria enpresa kudeaketagatik

 
 

2011

  • Handitzea, Landetako pabiloi berriarekin
  • Gipuzkoako ETE onenaren saria
  • Hormako gas galdarak merkaturatzea
 
 

2012

  • Metagailuetarako beste fabrikazio lerro bat
  • Biomasa galdarak merkaturatzea. BioClass.
 
 

2017

Dual Clima aerotermia sistemak merkaturatzea

 
 

2019

Bero ponpa hibridoen gama berria

 
 

2020

Wifi bidez konekta daitezkeen pellet galdaren gama berria

 
 

2021

Berokuntzarako eta etxeko ur berorako pellet galdaren gama berria

 
 
 

 

Mondragon
Korporazioa

1998tik MONDRAGON Korporazioko kide gara, beste 95 enpresa kooperatibo autonomo eta independenterekin batera.

Mondragon Korporazioak ekoizpen filialak eta ordezkaritza korporatiboak ditu 41 herrialdetan, eta salmentak 150 herrialdetan baino gehiagotan.

Bost kontinenteetan, industriaren, finantzen, banaketaren eta ezagutzaren sektoreetan, presentzia komertziala eta produktiboa duen korporazioa da.

Logo Mondragon Unibertsitatea