Cookie Politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobe bat eskaintzeko. Gure Cookie Politikan informazio gehiago lor dezakezu. 

Sakatu ONARTU botoia, aurkeztutako informazioa irakurri eta onartu duzula baieztatzeko. Behin onartu ondoren, ez dugu mezua berriro erakutsiko.

Onartu

Domusa Teknik, 1976tik konfort produktuak egiten eta merkaturatzen

 
 
Bueltat05/04/2019Bepositive eta Orcab azoketan hartu du parte Domusa Teknik-ek

Otsail eta martxoan, Frankfurt-eko ISH eta Madrileko klimatizazio eta hozte-sistemen azoketan parte hartzeaz gain, Domusa Teknik-ek Frantziako Lyon eta Nanteseko energia berriztagarrien Bepositive eta Orcab azokak aprobetxatu ditu bere berrikuntzak aurkezteko.

 Bi azoka horietan, berrikuntza gisa FUSION HYBRID aerotermia gama berria aurkeztu zuen enpresak. Gas edo gasoil bidezko bero ponpa hauek 2019an merkaturatuko dira. Ponpa hauek egungo azpiegiturak mantentzea ahalbidetzen dute, zoru erradiatzailea edo erradiadorea izan, tenperatura altuan lan egin dezakete (80oC), gastu gehigarriak ekiditen dituzte eta uneoro gehieneko konforta bermatzen dute, baldintza klimatikoen menpe egon gabe.

 Besteak beste, azoketan Evol Top NG hormako galdarak erakutsi ziren. Galdara hauek errendimendua hobetzea lortzen dute. Hori dela eta, kontsumoak murrizten dira, errekuntza ganberaren diseinu berritzaileari esker, eta, konforterako goi mailako prestazioak eskaintzen ditu instalazio, erabilera eta mantenimendurako erraztasunekin batera.

 Lyon eta Nantesen ez ziren falta izan Minny eta Bioclass galdarak, Dual Clima bero ponpa aerotermikoak… Bi ekitaldiak arrakastatsuak izan dira, bisiten kalitatea oso altuaga izan baita, eta gainera, bezeroek Domusa Teknik-eko produktuei buruzko zalantzak argitzeko aukera baliatu dute.

Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI