Cookie Politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobe bat eskaintzeko. Gure Cookie Politikan informazio gehiago lor dezakezu. 

Sakatu ONARTU botoia, aurkeztutako informazioa irakurri eta onartu duzula baieztatzeko. Behin onartu ondoren, ez dugu mezua berriro erakutsiko.

Onartu Errefusatu

DOMUSA TEKNIK, 1976TIK KONFORT PRODUKTUAK EGITEN ETA MERKATURATZEN


 
 
Itzuli04/12/2019

Domusa Teknikek Egunean Behin jokoaren 2019ko finala babestuko du

Domusa Teknikek Egunean Behin jokoaren 2019ko finala babestuko du, euskararekiko duen konpromosioa sendotzeko helburuarekin. Abenduaren 14an, larunbata, 12:00etan ospatuko da Azpeitiko San Agustin kulturgunean.

Finalerako mekanika, sariak, babeslea (Domusa Teknik) eta aurkezlea prest ditu dagoeneko Codesyntax (Egunean Behin aplikazioaren sortzailea) enpresak. Jokoan bertan lehen postuetan sailkatu direnei gonbidapenak luzatu ditu eta gainerakoentzako izena emateko prozesu bat ireki dute eta izena emandakoen artean zozketa egingo dute. 

Norgehiagoka irabazten duenarentzat sari nagusia Gabonetako otar eder bat izango da eta parte-hartzaileen artean beste saski bat edo beste ere zozketatuko da. 

Hemen, informazio gehiago: https://labur.eus/acleR
Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI