Cookie Politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobe bat eskaintzeko. Gure Cookie Politikan informazio gehiago lor dezakezu. 

Sakatu ONARTU botoia, aurkeztutako informazioa irakurri eta onartu duzula baieztatzeko. Behin onartu ondoren, ez dugu mezua berriro erakutsiko.

Onartu

DOMUSA TEKNIK, 1976TIK KONFORT PRODUKTUAK EGITEN ETA MERKATURATZEN


 
 
Itzuli08/04/2019DOMUSA TEKNIK-ek IDROCENTROK antolatutako EXPOTORRE azokan parte hartuko du

Madrileko KLIMATIZAZIOA 2019 eta SH FRANKFURT azoketan egon ondoren, DOMUSA TEKNIKek zabalkundearekin jarraitzen du. Oraingo honetan,Torre San Giorgioko EXPOTORRE azokan aurkeztuko ditu bere azken berrikuntzak, apirilaren 12tik 14ra.

DOMUSA TEKNIKek eraginkortasun energetikoaren aldeko bere apustua berresten du beste urte betez, eta hiru egun horietan zehar, bisitari eta instalatzaile italiarrek arloko azken berrikuntzak ikusi ahalko dituzte.

Berrikuntza gisa,FUSION HYBRID aerotermia gama berria aurkeztuko da, 2019an merkaturatuko diren gas edo gasoil bidezko bero ponpa hibridoak. Soluzio berri honek instalazioa mantentzea ahalbidetzen du (zoru erradiatzailea zein erradiadoreak), tenpera altuan lan egin dezake (80oC) gastu gehigarriak ekidinez eta uneroko gehienezko konforta bermatuta, baldintza klimatikoen menpe egon gabe.

BIOMASA galdarak ere erakutsiko dira azokan. Galdara hauek teknologikoki produktu oso aurreratua dira eta egiaztapen prozesuan Europa mailako kalifikazio altuena lortu dute (EN303-5 arauaren arabera 5 maila), errendimendua, segurtasuna eta atmosferara isuritako gas eta hauts igorpen baxuengatik.

Azokan ikusgai jarriko den beste berrikuntzetako bat EVOLUTION EV HFM 25 da, gasolio bidezko kondentsazio galdara itxia. Galdara hauek ingurumen arloko eta aurrezpen energetikoari buruzko erabiltzaileen kezkei erantzuten diete, konfort optimoari uko egin gabe.

Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI