Cookie Politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobe bat eskaintzeko. Gure Cookie Politikan informazio gehiago lor dezakezu. 

Sakatu ONARTU botoia, aurkeztutako informazioa irakurri eta onartu duzula baieztatzeko. Behin onartu ondoren, ez dugu mezua berriro erakutsiko.

Onartu Errefusatu

DOMUSA TEKNIK, 1976TIK KONFORT PRODUKTUAK EGITEN ETA MERKATURATZEN


 
 
Itzuli18/11/2019

DOMUSA TEKNIKek bat egin du STEAMsare programarekin

DOMUSA TEKNIKek bat egin du STEAMsare programarekin, Euskadin eskola, enpresa eta eragile zientifiko-teknikoen sare bat sortzeko, STEAM heziketa sustatzeko (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics-en ingelesezko akronimoa). Guztira 37 ikastetxe eta 21 enpresa dira proiektuarekin bat egin dutenak.

Programa hori Jet-Net ekimenean inspiratuta dago; ekimen hori Holandan garatu eta Danimarka bezalako beste herrialde batzuetara hedatu den hezkuntza programa arrakastatsu bat da, eta STEAMsare-ren helburu nagusiak dira ikasleei gai eta lanbide zientifiko-teknikoei buruzko irudi errealista, positiboa eta askotarikoa eskaintzea, eta esparru horretan bokazioak sustatzea. Eskolek, fakultateek, enpresek eta eragile zientifiko-teknologikoek elkarrekin lan egingo dute urte batean zehar, parte hartzen duten 5 eragileetako baten laguntzarekin: Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Azaro Fundazioa, Makina Erremintaren Institutua, Iraurgi Berritzen eta Mondragon Korporazioa.

Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI