Cookie Politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobe bat eskaintzeko. Gure Cookie Politikan informazio gehiago lor dezakezu. 

Sakatu ONARTU botoia, aurkeztutako informazioa irakurri eta onartu duzula baieztatzeko. Behin onartu ondoren, ez dugu mezua berriro erakutsiko.

Onartu Errefusatu

DOMUSA TEKNIK, 1976TIK KONFORT PRODUKTUAK EGITEN ETA MERKATURATZEN


 
 
Itzuli05/11/2019

DOMUSA TEKNIKek bero ponpa hibridoak aurkeztu ditu Parisko INTERCLIMA azokan

DOMUSA TEKNIK INTERCLIMA azokara joango da, Parisen, azaroaren 5etik 8ra, Villepinte azoka esparruan, klimatizazioan egin dituen azken aurrerapenak aurkeztera. Azokan errendimendu handiko soluzioen multzo osatu bat aurkezten da, eraikinetan energia aurreztera zuzenduta.

Azokako bisitariek zehatz-mehatz ezagutu ahal izango dituzte garatutako azken aurrerapenak, merkatuari energia aurreztu ahal izateko produktuak eskaintzeko helburu bakarrarekin, mundu jasangarriago bat lortze aldera. Erakutsiko dituen produktuen artean hauek nabarmentzen dira: bero ponpa hibrido berriak eta BIOMASA galdarak.

BERO PONPA HIBRIDOAK

DOMUSA TEKNIKek, argi eta garbi egiten duelarik efizientzia energetikoaren eta energia berriztagarriak erabiltzearen alde, bero ponpa hibrido berriak aurkezten ditu, zeinek kanpoko unitate bat baitute, airetik datorren energia aprobetxatzeko, ura berotzeko edo hozteko; ur hori barruko ur sanitarioko akumulagailu bat duen unitate batera eramaten da, eta hor dago baita ere buffer osagarri bat, berokuntza/hozkuntzarako, eta sorgailu osagarri bat, gasolio edo gas bidezkoa.

Bero ponpa hibridoak, kanpoko baldintza klimatikoak gorabehera erabateko erosotasuna bermatzeaz gain, soluziorik osatu, erraz eta merkeena dira erregai fosilak erabiltzen dituzten galdarak ordezteko, horien ordez energia aerotermikoa erabiliz, jada dagoen instalazioa aldatu beharrik gabe.

BIOMASA GALDARAK

BIOMASAren gunean, etxerako biomasa galdaren modelo desberdinak erakusten dira, hala nola DUAL THERM galdara eta BIOCLASS HM 16 eta 25 galdarak.

DOMUSA TEKNIKen BioClass gamak, 10kW-etik 132kW-era, Europan lor daitekeen kalifikaziorik altuena dauka (5. Maila, EN303-5 arauaren arabera), kontuan hartuta errendimendu (%95eraino), segurtasuna, eta atmosferara isuritako gas eta hauts igorpen baxuak. Gailuak automatikoki garbitzen dira, eta erabilera erregai fosilak erabiltzen dituzten bestelako galdaretan bezain erraza eta sinplea da.

Pelletezko DUAL THERM galdarak egurraren konbinatzea ahalbidetzen du. Produktu horretan onura handiak elkartzen dira, kostuari dagokionez, biomasa galdarak erabiltzen dituelako (pelleta edo egurra), eta erabiltzaileen erosotasunari dagokionez, galdara automatikoak baitira: pizten erraza, erabiltzeko programazioa, funtzionamenduaren autonomia, garbitzen erraza. 

GAS GALDARAK

Nobedade gisa aurkeztu du, baita ere, gas kondentsazioko AVANTIA NG zoruko galdaren gama berria. Galdara horiek errendimendua hobetzea lortzen dute eta, beraz, kontsumoak murriztea dakarte, errekuntza ganberaren diseinu berritzaileari esker.  Aldi berean, erosotasunerako prestazio handiak eskaintzen dituzte, eta oso errazak dira instalatzen, erabiltzen eta mantentzen.

Galdara horiez gain, gasolio bidezko kondentsazio galdarak ere erakusten ditu, hala nola NOVATION edo JAKA CONDENS galdarak, eta baita ere inertziako deposituak, akumulagailuak eta kit hidraulikoak.

Energia berriztagarrien erabilera, efizientzia energetikoa eta erabiltzailearen erosotasuna uztartzen dituzten soluzio berritzaileak lehen eskutik ezagutu nahi badituzu, ez galdu aukera eta bisitatu DOMUSA TEKNIKen standa, 1 G62 pabiloian. Zure zain gaude!

Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI