Cookie Politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobe bat eskaintzeko. Gure Cookie Politikan informazio gehiago lor dezakezu. 

Sakatu ONARTU botoia, aurkeztutako informazioa irakurri eta onartu duzula baieztatzeko. Behin onartu ondoren, ez dugu mezua berriro erakutsiko.

ONARTU

Domusa Teknik, 1976tik konfort produktuak egiten eta merkaturatzen

 
 
Bueltat22/12/2017DOMUSA TEKNIKek eta KIDEk CENTRAL CLOUD proiektua burutu dute MUrekin eta ISEArekin elkarlanean

Mondragon Unibertsitatearekin eta ISEArekin elkarlanean, CENTRAL CLOUD proiektua burutu dute DOMUSA TEKNIKek eta KIDEk. Sareko plataformak biomasa galdarak eta hotz makinak monitorizatzea ahalbidetzen du.

CENTRAL CLOUDen helburua interneten kokatutako kontrol gune bat garatzea izan da, eta instalatuta dauden biomasa galdara eta hotz makina guztien funtzionamenduko datuak une oro ikusteko aukera dago. Kontrol gune honetan erabili diren “Big Data” eta “Analytics” teknologiek informazio erabilgarria ematen die makinen ekoizleei, azken erabiltzaileari eta zerbitzu teknikoei, diseinua, erabilera eta mantenua hobetzeko aukerak eskainiz.

Proiektuak epe motzera DOMUSA TEKNIKeko eta KIDEko gama altuko produktuen balio erantsia handitzeko helburua du. Gama berri honekin bi enpresek balio erantsi haundiagoko segmentuetan aurkeztu ditzakete beraien produktuak.

Epe laburreko helburua handiagoa eta estrategikoagoa da. Industry 4.0 iraultza eraldaketa sakonak hari da sortarazten. Balioaren eraketa gutxitzen ari da eta ekoizle tradizionalak “Commoditi”en ekoizle sinple bezala geratzeko arriskua dute. Kontextu honetan, bi enpresek beraien posizionamendu estrategikoa sendotzeko asmoa dute, era honetan “zerbitizazioa”ren prozesuan protagonista izatea lortu dezaketelarik.

DOMUSA eta KIDEk azterketa estrategiko, arriskuen identifikazio eta garapen teknologiko behar berbera dute. Arrazoi horiek direla-eta CENTRAL CLOUDen elkarlanean jardun dute, Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzarekin. Proiektuak MONDRAGON UNIBERTSITATEA eta ISEA berrikuntza zentroaren partaidetza izan du.



Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI