Cookie Politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobe bat eskaintzeko. Gure Cookie Politikan informazio gehiago lor dezakezu. 

Sakatu ONARTU botoia, aurkeztutako informazioa irakurri eta onartu duzula baieztatzeko. Behin onartu ondoren, ez dugu mezua berriro erakutsiko.

Onartu Errefusatu

DOMUSA TEKNIK, 1976TIK KONFORT PRODUKTUAK EGITEN ETA MERKATURATZEN


 
 
Itzuli18/12/2020

Domusa Teknikek Urrezko A saria jaso du, Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Aurreratuaren saria

Domusa Teknikek Eusko Jaurlaritzaren “Urrezko A” kategoriako Kudeaketa Aurreratuaren saria jaso du. Saria Joseba Otaegui kooperatibako Kontseilu Errektoreko lehendakariak jaso zuen atzo Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuaren eskutik, Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian.

Euskalitek (Kudeaketaren Bikaintasunerako Euskal Fundazioak) sustatutako Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren arabera, beren kudeaketa garatzen duten euskal enpresei ematen zaie sari hau, kanpo-ebaluazioko talde batek egindako ebaluazioan puntuazio altua lortzen dutenei. Talde hori Euskaliteko Ebaluazio Klubeko kideek osatzen dute.

Eredu horrek kudeaketaren funtsezko 5 elementu jasotzen ditu: Estrategia, Bezeroak, Pertsonak, Gizartea eta Berrikuntza. Ebaluazioaren oinarria da erakundeek horietako bakoitzean lortutako garapen-maila eta lortutako emaitzak erabakitzea.

Aurten 4 erakundek lortu dute bereizketa hori: Irakaskuntzako bik, Osasuneko batek, eta Industriak. Domusa Teknik izan da industria-arloko saria jaso duen enpresa bakarra.

Ekitaldia Iñigo Urkullu lehendakariak itxi zuen, eta saritutakoei zorionak emateaz gain, zorroztasunez, arduraz, konpromisoz eta eredugarritasunez lan egiten jarraitzeko eskatu zien, ziurgabetasun- eta zailtasun-une hauetan.

Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI