Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobe bat eskaintzeko. Gure Cookie Politikan informazio gehiago lor dezakezu.
Sakatu ONARTU botoia, aurkeztutako informazioa irakurri eta onartu duzula baieztatzeko. Behin onartu ondoren, ez dugu mezua berriro erakutsiko.
Martxoan instalatzaileei aurkezpenak egin zaizkie hainbat herritan, besteak beste, Logroñon, Irunen, Burgosen eta Granadan.
Granadan egindako jardunaldi teknikoan 20 instalatzaile baino gehiagok hartu zuten parte eta Dual Clima bero ponpa aerotermikoen funtzionamendua eta ezaugarriak eman ziren ezagutzera.
Irun eta Burgoseko jardunaldietan gas bidezko Evol Top NG 24, 28 eta 32 kw hormako galdarak, Aerotermiako berrikuntzak eta Domusa Tekniken FUSION modulu hidraulikoak aurkeztu zitzaizkien instalatzaileei. Azken hauek konbinazio ezinhobea dira aerotermiaren instalazioa erraz egiteko, gasen manipulaziorik egin beharrik gabe.
Tuterakoan, zehazki, DOMUSA TEKNIK-eko gasolio, pellet eta aerotermia bidezko sistemen €/kw kostua kalkulatzeko konparadore energetikoa aurkezteaz gain, teknologia bakoitzaren abantailak deskribatu ziren.
DOMUSA TEKNIK-eko ordezkari komertzialak produktuen berrikuntzak erakusteko Espainiako herri gehiagotan aurkezpenak egiten jarraituko dute.