Cookie Politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobe bat eskaintzeko. Gure Cookie Politikan informazio gehiago lor dezakezu. 

Sakatu ONARTU botoia, aurkeztutako informazioa irakurri eta onartu duzula baieztatzeko. Behin onartu ondoren, ez dugu mezua berriro erakutsiko.

ONARTU

Domusa Teknik, 1976tik konfort produktuak egiten eta merkaturatzen

 
 
Bueltat21/02/2019Klimatizaziorako eta ur bero sanitarioaren ekoizpenerako dituen berrikuntzak aurkeztuko ditu DOMUSA TEKNIKek CLIMATIZACION 2019an

DOMUSA TEKNIK CLIMATIZACION azokan egongo da beste urte batez erakusketari, klimatizaziorako eta ur bero sanitarioaren ekoizpenerako soluzioetan dituen azken aurrerapenak aurkezteko.

Efizientzia energetikoaren eta energia berriztagarrien erabileraren aldeko apustu garbia eginda, FUSION HYBRID aerotermiako gama berria aurkeztuko du azokan. Gasaz edo gasolioz lagundutako bero ponpen gama bat da eta 2019an aterako da merkatura. Soluzio berri horiek dauden instalazioak mantentzea ahalbidetzen dute, zoru irradiatzaileak izan zein erradiadoreak izan, tenperatura altuan lan egin baitezakete (80ºC) eta horrekin aparteko gastuak saihesten dira, une oro erosotasunik handiena bermatuta, baldintza klimatikoak edozein direla ere. Sistema osoak dira, metaketa bidezko ur bero sanitarioaren ekoizpenarekin, berokuntzarekin, hozkuntzarekin, laguntzako energiarekin, eta beharrezkoak diren osagai hidrauliko guztiekin (balbulak, ponpak, espantsio ontziak, etab.).

Kondentsazioko galdaretako aditu gisa, DOMUSA TEKNIKek gas kondentsazioko EVOL-TOP NG hormako galdaren gama berria eta AVANTIA NG zoruko galdarena ere jarriko ditu ikusgai.Galdara horiek errendimendua hobetzea lortzen dute eta, beraz, kontsumoak murriztea ere, errekuntza ganberaren diseinu berritzaileari esker. Aldi berean, erosotasun prestazio handiak eskaintzen ditu, instalatzen, erabiltzen eta mantentzen oso erraza izanik.

Azokan aurkeztuko duen beste nobedadeetako bat da berokuntzarako eta ur bero sanitariorako EVOLUTION 25 HFM burdinurtuzko kondentsazio galdara, zeinak urtaroen araberako efizientzian goi mailako prestazioak eskaintzen dituen (%92) eta NOx-eko igorpen gutxi.

BIOMASAren gunean, etxerako eta industriako erabileretako biomasako hainbat galdara modelo jarriko ditu ikusgai, hala nola DUAL THERM 25 galdara, LIGNUM NG 20 galdara eta BIOCLASS HM16 galdara. Gainera, inertziako deposituen eta ur bero sanitarioaren metagailuen gama zabal bat ere erakutsiko du.

Ez galdu aukera hau eta ezagutu klimatizazioko soluzio berriak. Bisitatu DOMUSA TEKNIKen 4B01 standa, eta bertan dauden pertsonek nobedade guztiak ezagutzen lagunduko dizute.Gogoratu, 4B01 Standa.

Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI