Cookie Politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobe bat eskaintzeko. Gure Cookie Politikan informazio gehiago lor dezakezu. 

Sakatu ONARTU botoia, aurkeztutako informazioa irakurri eta onartu duzula baieztatzeko. Behin onartu ondoren, ez dugu mezua berriro erakutsiko.

Onartu Errefusatu

DOMUSA TEKNIK, 1976TIK KONFORT PRODUKTUAK EGITEN ETA MERKATURATZEN


 
 
Itzuli25/11/2020

DS WATT EGUZKI KIT BERRIA: ENERGIA BERRIZTAGARRIEN BIDEZKO AUTOKONTSUMOA

Energia berriztagarrien eta aerotermiaren aldeko apustua eginez, Domusa Teknikek autokontsumorako diseinatutako DS WATT eguzki kit-en gama berri bat garatu du, horrela aerotermia sistemetan duen eskaintza osatuz. DS WATT kit horiek eguzki-panel fotovoltaikoak, inbertitzaile bat eta babes elektrikoak dituzte. Kit horiek DUAL CLIMA bero-ponparekin konbinatuz gero, autokontsumo-tasa oso altuak lor daitezke.

Eguzki-panel fotovoltaikoen bidez hautematen den eguzki-erradiazioa DUAL CLIMA bero-ponpa elikatzeko erabil daiteke, edo, bestela, soberako energia etxebizitzako sare elektrikora txertatzeko. Halaber, sortutako soberakina baliatzen da etxeko ur beroaren metagailuak edo inertzia-biltegiak berotzeko. Horrela, etxeko berokuntzan edo hoztean eta ur bero sanitarioaren ekoizpenean gehienezko aurrezpena lortzen da, eta horrek etxebizitzaren faktura energetikoan aurrezpen handia ekarriko du.

Instalatzeko errazak diren produktuak eskaintzeko filosofiari jarraituz, DS WATT eguzki-kit berri horrek serieko modulu integratuak ditu. Kontrol- eta segurtasun-elementuak (inbertitzailea eta korronte zuzeneko eta alternoko babesleak) erabat mihiztatuta daude fabrikatik, moduluaren instalazio elektrikoa nabarmen errazteko. Eskaintza aukerako osagarri sorta zabal batekin osatzen da, dauden instalazio motak optimizatu ahal izateko.

DS WATT eguzki-kit berrietan lau eredu bereizten dira, 1,5 kW-tik 3,8 kW-ra bitartekoak, instalazioaren beharretara gehien egokitzen den eredua aukeratu ahal izateko. Aerotermia-gama osatzeko eta berokuntza, hozte eta ur bero sanitarioa dohainik sortzeko soluzio aproposa, eguzki-erradiazioa aprobetxatuz.

IKUSI BIDEOA

KATALOGOA DESKARGATU

WEBINAR-EAN IZENA EMAN

Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI