Cookie Politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobe bat eskaintzeko. Gure Cookie Politikan informazio gehiago lor dezakezu. 

Sakatu ONARTU botoia, aurkeztutako informazioa irakurri eta onartu duzula baieztatzeko. Behin onartu ondoren, ez dugu mezua berriro erakutsiko.

Onartu

DOMUSA TEKNIK, 1976TIK KONFORT PRODUKTUAK EGITEN ETA MERKATURATZEN


 
 
Itzuli09/07/2019MINNY DUO: DOMUSA TEKNIKen dimentsio txikiko galdara, prestazioetan handiena

DOMUSA TEKNIKek MINNY DUO bere modelo berria aurkeztu du. MINNY gamako gasolio bidezko dimentsio txikiko galdara da eta eraginkortasun energetikoan eta ur bero sanitarioaren ekoizpenean ( 17 litro/minuturaino) prestazio altuenak eskaintzen ditu.

MINNY DUOren diseinua profesionalaren funtzionalitatearen zerbitzura dago. Dimentsioari lehentasuna eman zaio eta mantentzeko erraza da, etxeko espazio murriztuetan instalatu eta jartzeko aukera ematen duena. Gainera, gasen irteera atzealdetik, gainetik edo alboetatik bideratzeko aukera eskaintzen du. Horrez gain, diametro murriztuarekin (80mm) edozein instalazio motara egokitu daiteke modu errazean.

Galdararen osagaien konfigurazioa aurrealdetik sarbidea izateko dago diseinatuta. Hori dela eta, mantentze lanetarako ez da beharrezkoa gainetik irekitzea,  eta horrek estalkien azpian instalatzeko aukera ematen du.

Eraginkortasun eta murrizte energetikoa sustatzeko, galdara berri honek instalazioaren kontsumoa murrizteaz gain, kondentsazio teknologiaren bidezko isurketa kutsakorrak minimizatzen ditu. MINNY galdarak NOx isurketen maila baxua eta  gasolio bidezko galdaren artean sailkapen energetikoa hoberena dauka, ErP zuzentarauak egiaztatuta (A sailkapena).

Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI