Cookie Politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobe bat eskaintzeko. Gure Cookie Politikan informazio gehiago lor dezakezu. 

Sakatu ONARTU botoia, aurkeztutako informazioa irakurri eta onartu duzula baieztatzeko. Behin onartu ondoren, ez dugu mezua berriro erakutsiko.

Onartu

DOMUSA TEKNIK pellet galdarak, mundu jasangarriago bat lortzeko

Hainbat herrialdetako administrazio publikoek abian jarri dituzten arau aldaketek energia eraginkortasuna hobetzea, igorpen kutsatzaileak murriztea eta energia iturri berriztagarriak erabiltzen dituzten teknologia berrien erabilerara bideratutako aldaketak bultzatu dituzte.

DOMUSA TEKNIKen estrategiak, igorpen kutsatzaileak murrizteari eta produktuen energia eraginkortasuna hobetzeari dagokienez, eskatutako ingurumen baldintza guztiak betetzen dituzten eta teknologikoki aurreratuak diren produktuak merkatuari eskaintzeko aukera ematen du.

Energia berriztagarrien artean, biomasa bidezko berogailua da kontuan hartu beharreko alternatibetako bat. Alabaina, biomasa energia berriztagarritzat jotzen bada ere, biomasaren errekuntzak ere igor ditzake atmosferara gas eta solido kutsatzaileak (nitrogeno oxidoak (NOx) eta 10 mikra baino txikiagoak diren partikulak (PM10)). Biomasa bidezko galdaratan izaten diren NOx igorpenak erregaiak duen nitrogenoarengatik sortzen dira batez ere, eta ez hainbeste errekuntza sistemagatik. Horregatik da garrantzitsua kalitatezko erregaia erabiltzea.

Europar Batasunak, biomasaren errekuntzak daukan ingurumen inpaktua murrizteko helburuarekin, partikulen igorpen muga bat finkatu du pellet galdaretan, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera nahitaez bete beharrekoa: 40 mg/m3 (gaur egun 150 mg/m3), Ekodiseinuko Europako Zuzentarauaren arabera (2009/125/EE Zuzentaraua). NOx igorpenei dagokienez, hauxe da ezarri den muga: 200 mg/m3.

Azken urteotan, zenbait lege tresna jarri dituzte martxan hainbat herrialdetan. Esate baterako, Alemanian, 2010. urteaz gero, 27 mg/m3-tik beherako partikula igorpenak dituzten pellet galdarak bakarrik instala daitezke; Frantzian, Flamme Verte kalitate zigilua lortzeko eta pellet galdara bat instalatzeagatik dirulaguntza publikoak eskuratu ahal izateko, datorren urtarrilaren 1etik aurrera, partikulen igorpenek 20 mg/m3-tik beherakoak izan beharko dute; Italian, berriz, dekretu bat onartu dute (186/2017 Dekretua), eta horren arabera, 20 mg/m3-tik beherako partikula igorpenak eta 178 m3-tik beherako NOx igorpenak dituzten pellet galdarak bakarrik instalatu ahal izango dira.

DOMUSA TEKNIKek ikerketaren eta garapenaren aldeko apustua egin du, bere biomasa bidezko galdarek ahalik eta ingurumen inpaktu txikiena izan dezaten, eta hartara, eskakizun guztiak bete ditzaten. Bere biomasa bidezko produktuen artean, nabarmentzekoak dira hauek: BIOCLASS (pellet) gama, DUALTHERM (pellet eta egurra) galdarak eta LIGNUM (egurra).

Publicado por
Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI