Cookie Politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobe bat eskaintzeko. Gure Cookie Politikan informazio gehiago lor dezakezu. 

Sakatu ONARTU botoia, aurkeztutako informazioa irakurri eta onartu duzula baieztatzeko. Behin onartu ondoren, ez dugu mezua berriro erakutsiko.

Onartu

Igorpenen gaineko araudi europarrak: biomasa errekuntzak ingurumenean duen eragina

Energia berriztagarriak garatzeko egungo testuinguruan, bioenergia eta bereziki biomasa bitartezko etxebizitzetarako berogailua etorkizun handiko alternatiba da. Hala ere, arreta berezia eskaini behar zaio ingurumen alderdiari. Biomasa errekuntzak (erregai fosilekin gertatzen den bezala) eguratsera kutsatzaile gaseoso eta solidoak igorri ditzake, eta horiek arriskutsuak dira osasunerako. Nitrogeno oxidoak (NOx) eta 10 mikra baino txikiagoak diren partikulak (PM10) dira airearen kalitatean eragin negatiboa sortzen duten kutsatzaile garrantzitsuenak.

NOx gasak arnasbideak narritatzen ditu eta, era berean, berotegi efektuko gasa da eta azidotzeari laguntzen dio euri azido gisa jausten denean. Galdaratan eta biomasa bitartezko berogailutan gertatzen diren NOx igorpenak erregaiak duen nitrogenoarengatik dira batez ere, eta neurri txikiagoan errekuntza sistemaren diseinuagatik. Beste batzuen artean, arrazoi hori garrantzitsua da kalitatezko erregaia erabiltzeko (adibidez, pelletaren kasuan, EN-Plus egiaztagiria, nitrogeno kontzentrazio txikia ziurtatzeko).

Partikula igorpenei dagokienez, horiek errekuntza osoa ez delako izan daiteke (diesel motor batek sortzen duen kedarraren antzerako partikulen igorpena) edo biomasaren material ez organikoa askatu delako, sodioa edo potasioa, esaterako (hausterre partikulen igorpenak).  Desberdintasun garrantzitsua dago partikula mota bien artean. Errekuntza oso bateko partikulen igorpenek (hausterre partikulak) toxikotasun oso txikia sortzen dute, eta errekuntza ez oso batean sortzen den kedarraren antzerako partikulek, berriz, toxikotasun garrantzitsua izan dezakete. Errekuntza osoa ziurtatzeko beharrezkoa da errekuntza ganberan tenperatura handia lortzea, eta nahasketa perfektua airearen eta erregaiaren artean.

Biomasa errekuntzak ingurumenean duen eragina murrizteko helburuarekin, legedi europarrak gero eta arreta gehiago eskaintzen die berokuntza sistema mota desberdinei. Esate baterako Ekodiseinuko Direktiba europarraren esparruan (2009/125/EC) pellet galdaratan dagoen partikulen igorpen muga 40 mg/m3 neurrian finkatu dute (gaur egungo muga 150 mg/m3 da), eta hori derrigor bete beharrekoa izango da 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera. NOx igorpenei dagokienez, 2020tik aurrerako muga 200 mg/m3  neurrian finkatu da (gaur egun ez dago mugarik 500 kW baino potentzia txikiagoa duten biomasa galdaretarako, Austrian izan ezik).

Gainera, azken urteotan legezko tresna ugari jarri dira abian hainbat estatutan.  Esate baterako, Alemanian, 2010etik, igorpenak kontrolatzeko lehen Araudi federalak (1. BImSCHV) pellet galdaren instalazioa bakarrik baimentzen du partikulen igorpenak 27 mg/m3 baino txikiagoak direnean. Beste adibide bat Frantziakoa da, non Flamme Verte kalitate zigilua lortu ahal izateko eta pellet galdara instalatzeagatik diru laguntza publikoak jaso ahal izateko, datorren urtarrilaren 1etik aurrera, partikula igorpenak 20 mg/m3 baino txikiagoak izan beharko duten. Egun, Italia da herrialderik murriztaileena. Han Dekretu bat (186/2017 Dekretua) onartu dute eta, horren arabera, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, pellet galdarak instalatu ahal izateko partikulen igorpena 27 mg/m3  baino txikiagoa izan behar da eta NOx igorpena 178 mg/m3 baino txikiagoa.

Egia da biomasa errekuntzak partikula finak eta nitrogeno oxidoak sortzen dituela, baina kopurua neurri handian errekuntzaren kalitatearen, erregaiaren eta berogailuaren instalazioak funtzionatzeko eraren araberakoa da. Izatez, antzinako egurrezko instalazioak guztiz automatizatuta dauden pellet galdara modernoekin ordezkatzeak lagundu egin dezake partikula finen eta NOxen kutsadura drastikoki murrizten.

Gure aldetik, Domusa Teknik konprometituta dago erregai kontsumoaren murrizketan eta poliki-poliki igorpenen hobekuntzarekin, maila zorrotzenen azpitik. Azken urteotan ikerketaren eta garapenaren aldeko apustua egin dugu gure biomasa galdarek ingurumenean eraginik txikiena izan dezaten.

Jon Makibar Gorostidi

Publicado por
Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI