Cookie Politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobe bat eskaintzeko. Gure Cookie Politikan informazio gehiago lor dezakezu. 

Sakatu ONARTU botoia, aurkeztutako informazioa irakurri eta onartu duzula baieztatzeko. Behin onartu ondoren, ez dugu mezua berriro erakutsiko.

Onartu

Aerotermia hibridoa: berritzeko ezin hobea eta erradiadoreekin bateragarria

Klima aldaketaren ondoriozko trantsizio energetikoak eta teknologien garapenak erronka berriak ekarri dizkie erabiltzaile eta profesionalei beroa sortzeko instalazio bakoitzarentzako zein sistema den egokiena erabakitzeko orduan.

Aerotermia bezalako teknologiek konfort eta eraginkortasun emaitza onak eskaintzen dituzte tenperatura baxuko emisioak dauden instalazioetan, baina euren eraginkortasuna murriztu egiten da tenperatura altuak behar dituztenean etxebizitzan beharrezkoa den tenperatura lortzeko.

Etxean dagoen galdara aerotermia sistema batez ordezkatu nahi denean, tenperatura baxuko igorleak instalatzea kostu handikoa da edo obra konplexuak eskatzen ditu, ordezkatzea  ezinezko egiten duena.

Inbertsioa eta esplotazio kostuarekiko soluzio bideragarri bakarra sistema hibrido bat ezartzea da, etxebizitzan beharrezko konforta lortzea ahalbidetzen duena kanpoko tenperaturak oso baxuak izanda ere.

Sistema hibrido horiek beroaren bonba aerotermikoa laguntzen dion gas edo gasoliozko generadore batekin konbinatzen dira eta horrek edozein igorlerentzako bultzatze tenperatura ziurtatzen dute. Kontrol elektroniko baten bidez energia osagarria automatikoki egokitzen da behar denean, bero aerotermikoaren bonbaren eraginkortasuna jaisten denean airearen tenperatura baxuagatik.

Era berean sistema horiek perfektuak dira denbora askoan lainoa egoten den lekuetarako, bero aerotermikoaren bonbek arazoak izaten baitituzte eta euren eraginkortasuna jaitsi egiten da. Tradizionalki arazo hori Joule efektuzko erresistentzia lagungarriak jarrita bideratu izan da baina ez da oso eraginkorra eta gainera garestia da. Sistema hibrido batean laguntza eraginkortasun handiko generadore batekin bideratzen da, beraz koste murritza dauka.

Noizean behin erabiltzen diren etxebizitzetan, oporretako edo asteburuetako etxeetan ekarpen energetiko handia behar da erabiltzerakoan edo bestela aurretiaz ezarri behar da etxea erabiltzean beharrezko konforta lortzeko. Sistema hibrido batek aerotermiaren abantailez gozatzea ahalbidetzen du eta beharrezko konforta izatea ia bat-batean.

Gehiago jakin nahi sistema hibridoen inguruan?

Publicado por
Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI