Cookie Politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobe bat eskaintzeko. Gure Cookie Politikan informazio gehiago lor dezakezu. 

Sakatu ONARTU botoia, aurkeztutako informazioa irakurri eta onartu duzula baieztatzeko. Behin onartu ondoren, ez dugu mezua berriro erakutsiko.

Onartu

BIOMASA energia berriztatzailea

Zergatik aukeratu BIOMASA?

Biomasa, erregai fosilen aldean, energia iturri berriztagarria da, energetikoki erabili daitekeen landare jatorriko materia organikotik baitator.

Egurrarekin edo nekazaritzarekin lotura duten industri prozesuetan sortzen diren hondakinen kostuek baldintzatzen dute industriatik datozen biomasako erregaien prezioa.Horrez gain, eremu batzuetan basoko biomasa ugaria da, eta egur enborretan kontsumitzen bada, doakoa ere izan daiteke.

Horrela erregaiaren prezioa egonkorragoa da eta ez dago energia fosilaren prezioaren gorabehera handien mende.

Zer abantaila dituzte BIOMASAko galdarek?

Galderen abantaila nabarmenetako bat da beroa kostu txikian lortzen dela, erregai fosilen aldean merkeagoa baita.Onura ekonomiko horrek laguntzen du erregai fosilekiko mendekotasuna txikitzera.Horretaz aparte, basoko biomasa horren kontsumoak basoak aberasten ditu eta sute ariskuak murriztu, basoko masa bizirik mantentzen baita.

Beste abantaila bat da ingurumenaren kutsadura maila oso txikiak eragiten dituela; izan ere, energi iturri honek ez du kutsatzen eta CO2 gutxi igortzen du. Energiaren aprobetxamendurako energia berriztagarri hori erre egin behar bada ere, prozesu horretan sortzen den gas kantitatea landareek hazteko eskuratu ohi dutenaren parekoa da.Eguratsera igorritako CO2 maila ez da gas horren hazkundetzat hartzen; Igorpen maila neutroa da, CO2ren igorpenei dagokienez, eta, beraz, klima aldaketa ekiditen laguntzen du.Gainera, errautsak biodegradagarriak dira eta ongarri gisa erabili daitezke.

Efizientzia energetikoa dugu galdara hauen beste abantaila garrantzitsu bat, berokuntzan eta ur berotan hilero gastatzen duguna nabarmen murriztu baitezakegu, gas edo gasoliozko galdara tradizionalekin egiten den gastuarekin alderatuta.

BIOMASAko galdarekin modu ekologikoan berotzea eta zure fakturan gastua nabarmen murriztea lortu dezakezu.

BIOMASAko zer galdara mota daude merkatuan?

Erregai gisa pinu pelletak edo oliba hezurrak erabiltzen dituzten galdarak, egurra edo ikatza erabiltzen dituztenak, edo pelleta eta egurra erabiltzen dituzten galdara mistoak.

Egurra erabiltzen duten galdaren kontsumoa erabilera erraztasunaren eta karga autonomia handiaren mende dago.Erabiltzaileak erregaiaren kostu txikia baloratzen du, baita gasolioa edo pelleta erabiltzen duten galderen aldean duten automatismo maila ere.

Orain arte, egurraren gasifikazioko galdarak ziren erabiltzaileari karga autonomiarik handiena eskaintzen ziotenak. Galdara hauek 6-7 ordu inguruko karga autonomia dute.Egurrak sortzen duen gasaren errekuntzan lortzen den efizientzia handian datza autonomia handi horren oinarrian dagoen teknologia.

Karga edo gasifikazio ganberan egurraren gasak askatzeko, egurra gas eta solidotan deskonposatzen da, tenperatura eta aire fluxuko baldintza jakin batzuetan.Printzipio horren ondorioz sortzen den gasa aire sekundarioarekin nahastu, eta errekuntza ganberan erretzen da, efizientzia handia eta igorpen maila txikia lortuta.

Merkatuan pelleta eta egurra erabiltzen duten galdara mistoak agertu direnean nabarmen hobetu dira gasifikazioko galdaren erosotasun prestazioak. Galdara horietan egur enborrak edo pelleta erabili daitezke, berdin-berdin, erabiltzailearen lehentasunen arabera.

Errekuntza ganberan egurra agortzen bada eta egur gehiagorik jartzen ez bada, galdara pelletarekin funtzionatzen hasiko da automatikoki. Instalazioak, beraz, erosoa izaten jarraituko du, ez baitu galdarari begira egotea eskatzen.

Pelletaren erretzailea errekuntza ganbara baino beherago dagoenez, egurra automatikoki piztu daiteke.Horrela, egurra/pelleta erabiltzen duten galdara mistoekin posible da berokuntzarako eta ur bero sanitariorako sistemak automatiko funtzionatzea. Gainera, galdarak kontrolatzeko WiFi bidezko aplikazioetara konektatu daitezke, eta horren bidez mugikorretako aplikazio batetik aginduak eman galdarari.

Publicado por
Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI