Cookie Politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobe bat eskaintzeko. Gure Cookie Politikan informazio gehiago lor dezakezu. 

Sakatu ONARTU botoia, aurkeztutako informazioa irakurri eta onartu duzula baieztatzeko. Behin onartu ondoren, ez dugu mezua berriro erakutsiko.

Onartu

Aerotermia eguzki plakekin: ia batere energiarik kontsumitzen ez duen eraikin bat

244/2019 Errege Dekretu berria, apirilaren 5ekoa, kontsumitzaileentzako autokontsumo justu eta onuragarriago baterako errege dekretu bat. Independentzia energetikoa sustatzeaz gainera, berotegi efektuko gas isurketak murriztea ahalbidetzen du, eta ia batere energiarik kontsumitzen ez duten eraikinak lortzera bideratuta dago. 

Lege berriaren 5 aldaketa nagusiak hauek dira:

1.- Energia fotovoltaikoaren sorkuntzarako tasa edo zerga oro kentzen da

2.- Balantze garbia edo zergaren konpentsazioa. Soberakinak sare elektrikora igorriko dira, eta sare elektrikoak, merkaturatzaileen bitartez, fakturan konpentsatuko du hori hilaren amaieran.

3.- Autokontsumo partekatua ezartzen eta baimentzen da (bizilagun komunitateak, industrialdeak edo edonolako elkarteak); eurek sortu ahal izango dute euren energia fotovoltaikoa eta partekatu ondoen deritzoten moduan.

4.- Ezarritako potentziarako muga oro ezabatzen da. Teilatuan edozein potentzia instalatu daiteke.

5.- Baimendu egiten da instalazio fotovoltaikoak hirugarren enpresek ustiatzea. Enpresak batek nabe bateko teilatua alokatu ahal izango du eta etekinak partekatu.

 Autokontsumoko bi modalitate baimentzen dira: soberakinik gabeko autokontsumoa eta soberakinak dituen autokontsumoa (konpentsazioarekin eta konpentsazio ez sinplifikatuarekin) (soberakina salduz)).

 Nola eduki dezakegu etxean ur beroa, kalefakzioa neguan eta hozkuntza udan, eta ia batere energiarik ez kontsumitu?

DOMUSA TEKNIK aerotermia etorkizuneko energia berriztagarria da, izan ere, sistema konbentzional batek baino 10 aldiz CO2 gutxiago isurtzen du. Azken urteetan, erabiltzaile asko energia berriztagarri horri atxiki zaizkio, faktura elektrikoan %70 ere aurreztea ahalbidetzen baitu. Elektrizitatean kontsumitutako kW bakoitzeko 4 kW entregatzen dizkiogu instalazioari. Horregatik guztiagatik, aurrezteaz gain, ingurumenerako mesedegarria da.

Aerotermia sistemak azken belaunaldiko bero ponpak dira, eta ur beroa, udan hozkuntza eta neguan berokuntza sortzeko erabiltzen dira. Oso sistema efizientea da, faktura elektrikoan aurreztea ahalbidetzen duena, jasangarria da, CO2 isurketak murrizten direlako, eta etxean konfort maila ezin hobea lortzea ahalbidetzen du.

Eta zergatik konbinatu aerotermia eguzki plakekin?

Eguzki plakek aerotermiako makinak beroa edo hotza sortzeko behar duen elektrizitatearen zati bat sortu dezakete, eta sortzen den energia fotovoltaikotik sobera geratzen dena etxeko gainerako kontsumo elektrikoak hornitzeko ere erabili daiteke. Bero ponpa elektrizitatearekin dabilenez, eta ez erregai tradizionalekin, bero ponparen kontsumoa minimizatzea lortu daiteke, baita etxeko gainerako gailu elektrikoena ere, Errege Dekretu berriari esker.

Energiaren %75 doan lortzen denez, aireari esker, energia berriztagarritzat jo daiteke. Autokontsumorako eta bero ponparako eguzki plakak mantendu eta instalatzeko lanak gutxi dira, eta, gainera, inbertsioa urte gutxiren buruan berreskuratzen da.

Plaka fotovoltaikoz hornitutako DOMUSATEKNIK aerotermia soluzio bikaina da energia eta dirua aurrezteko eta ingurumena errespetatzeko.

Soluzio guztiak ezagutu nahi dituzu? Sakatu hemen.

 

Publicado por
Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI