Cookie Politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobe bat eskaintzeko. Gure Cookie Politikan informazio gehiago lor dezakezu. 

Sakatu ONARTU botoia, aurkeztutako informazioa irakurri eta onartu duzula baieztatzeko. Behin onartu ondoren, ez dugu mezua berriro erakutsiko.

Onartu

Merkatuko joerak

Elkarrizketa Daniel Castaner DOMUSA TEKNIKeko gerentearekin

Zer aldaketa izan ditu klimatizazioaren merkatuak azken urte hauetan?

Efizientzia energetikoa hobetu da, igorpen kutsatzaileak murriztu dira, eta funtzionatzeko energia berriztagarriak erabiltzen dituzten teknologietarantz jo da. Adaketa horiek administrazio publikoek arauetan egin dituzten aldaketei esker gertatu dira, bai eta herritarren kontzientzia sozialean egon den aldaketagatik ere, horrek fabrikatzaileen eskaintza errotik aldatzea ekarri du-eta.

DOMUSA TEKNIK izan zen efizientzia energetikoa hobetzeaz arduratu zen lehenetariko bat, kondentsazio galdaren bitartez (2006an merkaturatu genuen gasoliozko lehen kondentsazio galdara), eta gaur egun energia berriztagarriekin funtzionatzen duten produktuen sorta baten katalogorik zabalenetako bat dugu, bai eta ohiko energiak eta energia berriztagarriak konbinatzen dituzten soluzio hibridoak ere. 

Nola posizionatzen da Domusa Teknik soluzio berriztagarriei dagokienez? Zer soluzio eskaintzen ditu DOMUSAk?

2007an eguzki energia termikoarekin hasi ginen, eguzki energia gasarekin eta gasolioarekin konbinatzen duten etxeko ur berorako ekipoak eta galdara hibridoak  fabrikatuta. 2012an, 40 Kw-ra arteko potentzia duten pellet-galdaren gama merkaturatu genuen, eta hurrengo urtean gasifikazioko egur-galdaren gama. Hurrengo bi urte jarraietan pellet-galdaren gama handitu genuen, 130 Kw-ra arteko potentziako galdarekin, eta 2016an egurra eta pelleta erabiltzen dituen galdara mistoa fabrikatzen hasi ginen. Galdara horrek oso harrera ona eduki du merkatuan, azken bezeroarentzat oso erosoa eta autonomia handikoa delako. Aerotermiakoa da merkatura atera dugun azken gama. Kit hidraulikoen oso sorta zabal bat dauka, osagarri gisa, gailuen instalazioa, erabilera eta zaintza errazteko. Produktuen eskaintza honekin posizio ona daukagu merkatuan, soluzio berriztagarriei dagokienez.

Zer berritasun dituzue prestatuta edo lantzen ari zarete 2019rako?

DOMUSA TEKNIK energia berriztagarrien teknologia guztietan dago presente, eta teknologiarik punta-puntakoena klimatizazioaren merkatuko preziorik arrazoizkoenean eskaintzen jarraitzea ahalbidetuko diguten soluzio berriak merkaturatzea lantzen ari gara.

Adibidez, uztailean gasoliozko kondentsazio galdara berri bat merkaturatuko dugu. Neurri txikiko galdara bat izango da, eta efizientzian eta etxeko ur beroaren ekoizpenean prestazioarik handienak eskainiko ditu (17 litro ere minutuko).  Gainera, FUSION HYBRID aerotermiako gama berria merkaturatzea lantzen ari gara. Gasaz edo gasolioz lagundutako bero ponpen gama bat da,  zeinarekin une honetan dauden instalazioak mantendu ahal izango diren, zoru irradiatzaileak izan zein erradiadoreak izan; izan ere, tenperatura altuan lan egin dezakete (80ºC) eta horrekin aparteko gastuak saihesten dira instalazioan, une oro erosotasunik handiena bermatuta, baldintza klimatikoak edozein direla ere. 

Eta nola heltzen ari zaio 4.0 industriaren gaiari?

2017an, 4.0 industriaren kontzeptuarekiko dugun posizionamendua ebaluatu genuen, gai horretan aditu diren pertsonen laguntzarekin (Mondragon Unibertsitatea eta IKERLAN ikerketa zentroa), gure posizionamendua eta garapen lehentasunak finkatzeko. Ebaluazio horretatik “road map” atera da, datozen urteetan ekin beharko diren proiektuekin. 2018an, segurtasun informatikoa hobetzeko lehen proiektu bati ekin genion jada, kanpoko eraso posibleetan pentsatuta, eta espero dugu 2019aren erdialdean erabat ezarrita egotea. Horrekin batera, konektibitatea eta gure ekoizpen sistemetako prozesu kontrola hobetzen ari gara, eta jada lan horren fase batzuk ezarrita daude. Beste batzuk, berriz, bidean daude eta datozen hiletan kaleratuko dira.

Publicado por
Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI