Cookie Politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobe bat eskaintzeko. Gure Cookie Politikan informazio gehiago lor dezakezu. 

Sakatu ONARTU botoia, aurkeztutako informazioa irakurri eta onartu duzula baieztatzeko. Behin onartu ondoren, ez dugu mezua berriro erakutsiko.

ONARTU

Biomasa motak

Biomasaz hitz egiten lehen aldiz entzuten duten kontsumitzaileentzat, nahasgarria izan daiteke ulertzea zer den, nondik ateratzen den eta zergatik egiten dien hain lehia handia ohiko erregaiei. Arrazoi horregatik, artikulu honetan zalantza horiek guztiak argitu nahi ditugu, labur eta oso era grafikoan.

Zer da biomasa?


Biomasa hitzarekin adierazten da landare jatorria duen eta, erregai fosilak ez bezala (petrolioa edo gasa, mugatuak direnez egunen batean agortuko baitira), berriztagarria den gai organikoa.

Biomasa landare hondakinetatik ateratzen da (inausketa eta baso garbiketetan edo zurgintza industrian sortzen diren hondakinak) eta bere CO2 balantzea neutroa dela jotzen da. Horrek esan nahi du biomasa erretzean gertatzen diren igorpenak biomasa hori osatzen duten landareek beren hazkundean xurgatu zutenaren parekoa dela.

Biomasa motak


Biomasatzat jo daitezkeen hainbat erregai mota daude. Ondoren erabilienak ikusiko ditugu.

Egurra

Biomasa motarik tradizionalena da. Hainbat landare espezietatik atera daiteke eta tamaina eta forma askotan aurki dezakegu, zuhaitzaren zein hornitzailearen arabera.

Ohiko da erretxina gutxi duten eta egur gogorra duten espezieak erabiltzea, esaterako, haritza, artea edo pagoa.

Egurra erosteko unean, garrantzitsua da hezetasun maila txikia edukitzea (%20 baino gutxiago), egur berdeak nCO2 gehiago sortarazten duelako eta bero gutxiago ematen duelako. Hezetasun maila hori lortzeko egurra lehortzen egon behar da gutxienez 2 urtean.

Egur-galdara baten abantaila da material merkea dela, lortzen erraza dela eta basoen kudeaketa iraunkorra bultzatzen duela. Galdara egunean hainbat aldiz eskuz elikatu beharra dagoela da, aldiz, daukan desabantaila nagusia; beraz, guk etengabe arreta egitea eskatzen du.

Pelleta

Pelleta fabrikatzeko, zerrautsak, txirbilak eta egurgintza industriaren hondakinak erabiltzen dira, bai eta basoak garbitzeko lanetan egiten diren hondakinak ere. Materia hori guztia prentsatu egiten da, zilindro txiki eta oso dentsoak eginda, zeina oso bero ahalmen handia baitute, gehigarririk gehitu gabe; izan ere, egurraren ligninak berak konglomeratzaile lanak egiten ditu.

Pellet-galdara batek errendimendu handia dauka eta oso errauts gutxi sortzen ditu, beraz, bere mantentze lanak minimoak dira.

Oliba-hezurra

Elikagaien industriako soberakin hau lehortu eta garbitu egiten da zikinkeriak kentzeko, eta prozesu horien ondoren prest dago biomasa moduan erabiltzeko, hezetasun naturalaren kontzentrazio txikia (%15 inguru) eta dentsitate handia baititu. Horretaz aparte, bero ahalmen handia ere badu eta oso merkea da.

Errauts asko sortzen ez badu ere, pelletak baino gehiago sortzen du, beraz, galdarari mantentze lan gehiago egin behar zaio.

Biomasa mota guztien arteko konparazio taula


Bukatzeko, ikus ditzagun biomasa mota bakoitzaren bero ahalmena eta prezioa.



Erregaia Bero ahalmena (kWh/Kg)* Bero ahalmena (kcal/kg)* Prezio (€/kg)** Prezio (€/kWh)**
Egurra 4,41 3.800 0,20 0,045
Pelleta 4,57 3.940 0,27 0,059
Oliba-hezurra 4,48 3.860 0,14 0,031

*Datuen iturria: www.idae.es
**2016ko abuztuan hainbat webgunetatik ateratako prezioak, beraz, prezioak beste batzuk izan daitezke.

Horrela, ikusten dugu aurrezpen ekonomikoa nabarmena izan daitekeela. Gainera, badakigu kutsatzen ez duten produktuak erabiltzen ari garela, etxean garbi bildu ditzakegun produktuak direla, errekuntzak edo usain desatseginik gertatuko diren beldurrik eduki gabe, eta jakinda berotegi efektuko gasen igorpena murrizten laguntzen ari garela.

Publicado por Domusa Teknik
Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI