Cookie Politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobe bat eskaintzeko. Gure Cookie Politikan informazio gehiago lor dezakezu. 

Sakatu ONARTU botoia, aurkeztutako informazioa irakurri eta onartu duzula baieztatzeko. Behin onartu ondoren, ez dugu mezua berriro erakutsiko.

ONARTU

Nola aurreztu berokuntzan eta gutxitu gure faktura energetikoa

Inoiz galdetu al diozu zure buruari zenbat gastatzen duen zure etxebizitzak? Negua gerturatzen ari den honetan komenigarria da jakitea etxebizitzako energia-kontsumo gastuen artean, multzo horretan daude berogailua, aire-girotua, etxeko-ur beroa, berogailuaren kontsumoa… batez beste, guztien erdia dela. Klima hotzeko gune batean dagoen etxebizitza bakar bati buruz hari bagara, berokuntzaren gastua gastu guztiaren %71 izan daiteke.

Ehuneko horiek hainbat faktoreren arabera alda daitezke: etxebizitza dagoen guneko klima, eraikinaren kalitatea eta isolamendu maila, etxebizitzaren ekipamendua eta ekipoen errendimendua eta baita erabiltzaileen konfort ohiturak ere. Hala ere, gastu nagusiena etxebizitza berotzeko erabiltzen duguna da.

Berokuntza sistema zentralizatuak edo banakakoak

Aurrezteko har ditzakegun neurriak etxebizitzak daukan berotze sistemaren araberakoak izango dira neurri handian; izan ere, desberdintasun nabarmenak daude sistema zentralizatuen edo berokuntza zentralen eta bakarkako berokuntza sistemen artean. Azken kasu horretan, etxebizitza bakoitzak galdara bat izan ohi du, beroa hornitzen duena.

Lehenengo kasuan, hau da, zentralizatutako berokuntza instalazioetan, garrantzitsua da kontsumoa neurtzeko gailuak izatea edo bero-kostu banatzaileak izatea. Balbula termostatikoak ere instala daitezke gela bakoitzean sartzen den ur emaria erregulatzeko nahi den tenperaturaren arabera. 

Banakako instalazioen kasuan, sistema errazagoa denez, termostatoak eta galdararen panela izango ditugu kontsumoa gure beharren arabera egokitzeko.

Hau guztiaz gain, beti har ditzakegu neurri txikiak gure ekipoen erabilera optimizatzeko eta horrela, gure faktura energetikoa murrizteko.

Berokuntzan aurrezteko aholkuak

Garrantzitsua da aholku batzuk izatea gure berokuntza fakturan gehiago aurreztu ahal izateko:

  • Berogailuak purgatu; gomendagarria da berogailuak purgatzea edo bertako haizea ateratzea negu sasoia hasi aurretik. Eginkizun erraz horrekin gure instalazioaren errendimendua hobetzea lortuko dugu.

  • Programa daitezkeen termostatoak erabiltzea; programa daitezkeen termostatoek, adibidez MyDOMO-ek aukera desberdinak eskaintzen dizkigute: berogailua noiz piztu nahi dugun programatzea, ordutegiak eta nahi dugun tenperatura egokitzea, eta azken finean, energia modu eraginkorragoan erabiltzen laguntzea. 

  • Galdararen mantentze-lanak zuzen egitea; komenigarria da urtean behin gutxienez galdara garbitzea eta kontrolatzea. Horrela, gehiegizko kontsumoak saihestuko ditugu.

  • Ez estali berogailuak; ez da komeni berogailuak estaltzea altzariekin, eta noski ez jarri arropa lehortzen gainean.

  • Erabiltzen ez diren edo hutsik dauden geletan berogailuak itxi

  • Etxebizitzaren isolamendua aztertzea eta sendotzea; etxebizitza batetako beroaren %75 okerreko isolamenduarekin eraikita dauden leihoetatik, ateetatik, hormetatik eta sabaietatik gal daiteke. Horregatik, ezinbestekoa da gure etxebizitzak isolamendu termiko ona izatea eta bero-galerak ahalik eta txikienak izatea lortzea.

  • Egunean gutxienez 15 minutuz etxea aireztatzea; horrela, hezeguneak sortzea eta gasak metatzea saihestuko da

  • Posible balitz eta gure instalazioak urte batzuk balitu, sistema aldatzea edo galdara edo teknologia eraginkorragoak instalatzea aztertu, adibidez bero-ponpa.

  • Konfort tenperatura egokia mantentzea: 21 gradu nahikotzat hartzen dira etxebizitzan tenperatura atsegina eta erosoa izateko. Gauean tenperatura 18 gradutara jaistea aholkatzen da, geletan gehiegizko beroa saihesteko.

Aholku horiek jarraituta, fakturan dirua aurreztuko dugu, eta iraunkortasunaren alde egingo dugu; izan ere, gure karbono aztarna gutxituko da.

Publicado por -
Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI