Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra política de privacidad. Onartu

Pellet-galdara ala egur-galdara?

Gure gomendioa da erabakia hartzean erregaiaren prezioa eta erosotasuna aintzat hartzea.

Biomasako galdara bat aukeratu duzu jada. Konbentzituta zaude mota horretako instalazio bat edukitzea onuragarria dela. Agian gehien baloratzen duzuna da zure poltsikorako nabarmen onuragarria dela eta biomasa energia baliabide ekologikoa dela eta ez duela Ingurumena kaltetzen. Halere, ez daukazu garbi zer galdara mota erosi, pellet-galdara bat ala egur-galdara bat.

Gure aholkua da aukeratzen duzun galdara edozein izanda ere bi alderdi hauek aintzat hartzea: erregaiaren prezioa eta erosotasuna. Prezioari dagokionez, kontuan izan zure egoera. Zauden lekuan egurra merke eskuratu badezakezu, edo dohainik ere eskuratu badezakezu, garbi dago egur-galdara bat instalatzea komeni zaizula. Bestela, agian interesgarriagoa litzateke zuretzat pellet-galdara bat, erosotasunagatik: instalazio mota hauek automatikoki kargatzen dira eta askoz errazago automatizatu daitezke.

Edozein kasutan, biak biomasakoak dira eta galdara mota horren berezko abantailak dituzte biek. Bi abantail nagusiak aipatu ditugun arren (gastu txikiagoa eta Ingurumenaren zaintza), hona hemen beste abantaila batzuk:

  • Biomasako galdarekin energia iturria agortezina eta berriztagarria da; beraz, erregai fosilekiko mendekotasuna txikiagoa da.
  • Beste industria batzuen hondakinak modu baliagarrian erabiltzen laguntzen dute. Pelletak zerrauts naturala erabiliz egindako zilindro txikiak dira. Erregai bat baino gehiago erabiltzen dituzten galdarak ere badaude. Horiekin biomasa mota desberdinak erre daitezke, hala nola oliba hezurrak, hur oskolak, etab.
  • Gure teknologia oso aurreratua da eta bermatzen du instalazio mota horiei etekin bikaina ateratzea.
  • Lanpostu berriak sortzea bultzatzen da.

Kontsultatu gure biomasako galdaren gama informazio gehiago eskuratzeko edo jarri gurekin harremanetan aholkularitza behar baduzu.

Publicado por Domusa Teknik
Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI