Cookie Politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobe bat eskaintzeko. Gure Cookie Politikan informazio gehiago lor dezakezu. 

Sakatu ONARTU botoia, aurkeztutako informazioa irakurri eta onartu duzula baieztatzeko. Behin onartu ondoren, ez dugu mezua berriro erakutsiko.

ONARTU

Zer dira pelletak?

Pelletak produktu %100 naturalak dira, beste industria batzuek sortutako hondakinetatik aterata; beraz, ekologikoak eta oso merkeak dira. Urte batzuetatik hona erregai gisa erabiltzen ari dira, batez ere berokuntza sistemetan, eta biomasatzat katalogatuta daude. Pelletak, funtsean, zur hondakinez eratuta daude, Hondakin horiek txikitu eta presio handiz konprimatzen dira, eta zilindro forma ematen zaie; egurrak duen lignina naturala da aglutinatzailea, beraz, ez daukate gehigarririk. Konprimaketak egiten du produktua oso dentsoa, gogorra eta berotze ahalmen handikoa izatea.

Pelletak beroa sortzeko eta ura berotzeko erabiltzen da, etxebizitzetan eta beste eraikin mota batzuetan, erregai mota horretarako bereziki prestatutako berogailu eta galdarei esker.

Pelleten abantailak, galdareterako energi iturri gisa

  • Oso prezio merkea dute, erregai fosilekin konparatuta, zerrategi eta aroztegietako hondakinekin fabrikatzen baitira.
  • Konpaktatuta daudenez, leku gutxi okupatzen dute, egurrak ez bezala, eta erraz garraiatzen dira.
  • Ez dira kutsatzaileak, CO2 igorpenen maila neutroa baita; hau da, zuhaitzek hazteko xurgatu zuten CO2 kopurua eta pelletek erretzean isurtzen dutena berdina direlako.
  • Pelletak produktu %100 naturalak dira, egur hondakinetatik baino ez baitira ateratzen, eta, hori dela eta, ez dira kutsatzaileak. Pelleta erortzen bada, ez dago kutsatzeko batere arriskurik, ez baita toxikoa.
  • Pelletak ez dira iraungitzen eta ez dira hondatzen, betiere leku lehorrean gordetzen baditugu.
  • Pellet-galdarak guztiz automatizatuta egon ohi dira; beraz, oso errazak dira erabiltzen eta ia ez da beharrezkoa erabiltzaileak esku-hartzea (mantentze lan erraz bat baino ez).

Nola jakin pelleta kalitate onekoa den

Merkatuan hainbat kalitateko pelletak daude, baina gomendagarria da pelletik hoberena aukeratzea errekuntza ona ziurtatzeko eta gure galdararen edo berogailuaren bizitza luzatzeko. Pelletak distiratsuak eta leunak izan behar dira, luzera uniformea edukitzeaz aparte. Konpaktuak izan behar dira eta ez dira ukitu eta berehala desegin behar, izan ere, zerrauts edo hauts gehiegi baldin badute errekuntzan errauts gehiago sortzen dira eta berogailua gehiago zikintzen da, eta mantentze lan gehiago egin beharko zaizkio.

Pelletaren kolorea uniformea izan behar da eta ez du elementu arrotzik edukiko, hala nola paper hondarrak eta lurra, ez eta formikak eta plastikoak ere.

Kalitate oneko pelletek urak baino dentsitate handiagoa dute; hori erraz frogatzen da, uretan sartuta. Hondoratzen badira, dentsitate egokia dute. Beren purutasuna egiaztatzeko, uretan sartuta uzten ditugu 5 minutuan; desegiten ez badira, kolak edo beste aglutinatzaile mota batzuk gehitu dizkietela esan nahi du; horrenbestez, errekuntzan ke gehiago sortuko dute (eta, jakina, ez dira hain ekologikoak, ez eta ez hain garbiak ere) Halere, ziurtatzeko kalitate oneko pelletak erosten ari garela, hoberena da egiaztatzea pelleten kalitateari buruzko arau europarren araberako egiaztagiria dutela.

DIN edo EN arauaren arabera egiaztatutako pelletak aurkitu ditzakegu, eta DIN + edo EN A1+ kalifikazioa da galdaretan edo berogailuetan erabiltzeko egokiena.

Pelleten eskaera goraka doa urtetik urtera gure herrialdean, gero eta gehiago baitira berokuntzarako eta etxeko ur berorako biomasako galdarak hautatzen dituzten erabiltzaileak. Horrela, ingurumenerako garbiago den sistema bat eduki dezakete.

Publicado por Domusa Teknik
Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI