GAS GALDARA

EVOL TOP NG

  • Gas kondentsazioko hormako galdara
  • %108 baino gehiagoko errendimendua
  • "Gas adaptative" errekuntza kontrola
  • 1:10 modulazioa
  • 6 motako NOx baxua
  • Ur bero sanitarioaren ekoizpen handia
  • 3 potentzia: 24 kW, 28 kW eta 33 kW
Icono etiqueta bajo noxIcono etiqueta 2 años garantía Icono extensión 5 años de garantía caldera

EVOL TOP NG GAS BIDEZKO KONDENTSATZIO HORMA GALDARA

Kondentsazioko galdaretako aditu gisa, DOMUSA TEKNIKek gas kondentsazioko EVOL TOP NG hormako galdaren gama berria merkaturatu du. Galdara horiek errendimendua hobetzea lortzen dute eta, beraz, kontsumoak murriztea dakarte, errekuntza ganberaren diseinu berritzaileari esker. Aldi berean, erosotasun prestazio handiak eskaintzen dituzte, eta oso errazak dira instalatzen, erabiltzen eta mantentzen.

EVOL TOP NG GAS BIDEZKO KONDENTSATZIO HORMA GALDARAREN onurak

Errendimendu handia eta energia aurreztea

Kondentsazioaren teknologiari etekina aterata, erregai kontsumoa aurrezten da: beste galdara estandarrekin alderatuta, %20 inguruko aurrezpena.
Gasak %111ko energia ahalmena dauka berotze ahalmen txikienarekiko, eta, ahalmen horri ahalik eta etekin handiena ateratzeko, ezinbestekoa da errekuntza gasetako ur lurruna ur bihurtzea.

EVOL TOP NG galdarak gorputz berritzailea dauka, eta, horri esker, errekuntza gasen tenperatura ihintz tenperaturaren azpitik behera jaitsi daiteke, eta, hala, erregaiaren energia ahalmenari ahalik eta etekin handiena atera.
Galdararen gorputz hori aurrez nahasteko erregailu bati eta sistemaren gaineko kontrol elektroniko bati lotuz, ErP zuzentarauan oinarrituta, bere kategoriako energia kalifikaziorik onena duen galdara lortuko dugu.

6 motako NOx labela

2018/09/26ko ErP araudian aurreikusitakoarekin bat etorrita (NOx igorpenak<56mg/kWh)

Altzairu herdoilgaitzezko gorputza

Galdararen gorputza haril sinplezko altzairu herdoilgaitzarekin dago eginda, zirkuitu paralelorik eta soldatze lanik gabe. Horri esker, ihes arriskua desagerrarazi, eta galdararen bizitza luzatu egiten da.

1:10eko modulazioa

EVOL TOP NG galdarak oso potentzia minimo txikia lortzen du, eta, hala, 1:10eko modulazio maila eskain dezake. Horri esker, potentzia zehaztasun handiagoz egokitu, eta erregai kontsumoa nabarmen jaisten da. Etxebizitzak eraikitzeari buruzko araudi berriekin, asko murriztu dira etxebizitzetako energia premiak.
Isolamendua hobetzean, eskatutako potentzia txikitu egiten da, eta tarteka oso-oso txikia izaten da. Horregatik, galdara gai bada potentzia minimora jaisteko eta premietara egokitzeko, erregai dezente aurrezten da.

Errekuntza kontrola: “Gas adaptative”

Nahasketa aurreko eta NOx txikiko erregailuak ionizazio bidezko gas kontrola dauka, zeinari esker erregaia egokitu daitekeen, aire/gas erlazioa aldatuz. Hala, ingurumen edo instalazio baldintzak zeinahi direlarik ere, ahalik eta igorpen kutsagarri gutxienak izango ditugu.

Latoizko talde hidraulikoa

Talde hidraulikoa kalitate goreneko osagaiez dago osatuta. Mantentze lana errazteko diseinatu den letoizko bloke baten gainean daude jarrita. Nabarmentzekoa da:

•    Truke ahalmen handiko trukagailua, altzairu herdoilgaitzezkoa.
•    Eraginkortasun handiko ponpa, kontsumo elektrikoa murrizteko. Gai da emaria eta, horrenbestez, baita kontsumoa ere, egokitzeko.
•    Mantentze lan txikiko balbula, hiru bidekoa, sarbidea errazteko.

Etxeko ur beroaren ekoizpen handia, efizientzia gorenarekin

Galdara honek mikrometatze sistema bat dauka, eta horri esker, etxeko ur beroaren erabileran itxarote denborak murrizten dira. Ahalmen handiko trukagailu bat dauka, errekuntza ganbera bati lotua, zeina gai den etxeko ur beroa eskatzen denean potentzia gehiago sortzeko. Hala, etxeko ur bero asko ekoitz daiteke, eta ur horrek etxeko ur beroaren energiaREN kalifikazio gorena izango du.

Dokumentazio teknikoa

Catálogo
CATALOGO EVOL TOP NG
Etiqueta
ETIQUETA ERP EVOL TOP NG 24

Catálogo
CATALOGO EVOL TOP NG

Catálogo
CATALOGO EVOL TOP NG

Manualak

Manual
MANUAL EVOL TOP NG INSTALADOR ESPAÑOL

Manual
MANUAL EVOL TOP NG INSTALADOR ESPAÑOL

Manual
MANUAL EVOL TOP NG INSTALADOR ESPAÑOL

Zuretzat interesgarria izan daiteke

AVANTTIA NG

Gas galdara


  • Gas-kondentsazioko oin-galdara
  • %108 baino gehiagoko errendimendua
  • "Gas adaptative" errekuntza kontrola
  • 1:10 modulazioa
  • 6 motako NOX baxua
  • Inox metagailua
  • 3 potentzia: 24 kW, 28 kW eta 33 kW
Imagen energía tradicional caldera gas avanttia ng