Galdara elektrikoak

Aukera zabala, etxebizitza mota bakoitzari irtenbiderik onena egokitzeko.
Ekipamendu osoa, instalazioa eta erabilera errazago egiten duena.

Biomasa Galdarak Bero Ponpak Bero Ponpa Hibridoak Eguzki Energia Termikoa Gasolio Galdarak Gas Galdarak Galdara elektrikoak Termo Elektrikoak Deposituak Osagarriak eta aplikazioak Produktu
guztiak

Galdara elektrikoak


Galdara elektrikoak produktu tradizionalak dira, erraz erabiltzen eta mantentzen direnak, eta sendoak, bizitza baliagarri luzekoak. Domusa Teknikek soluzio sorta zabala du, tartean direla berogailurako galdara elektrikoak eta berokuntzarako eta ur sanitariorako galdara elektriko mistoak, eta galdara mota biak horman zintzilik edo lurraren gainean jarri daitezke.

Galdara elektriko bat aukeratzean, garrantzitsua da kontuan hartzea zer etxe motari emango dion zerbitzua eta produktuaren azken prezioa. Gure galdara elektrikoak edozein motatako etxebizitzetan jar daitezke, eta altzairu herdoilgaitzezko metagailua duten lur gaineko galdara gama, bereziki, familia bakarreko etxebizitzetan.

Gaur egun, galdara elektrikoei buruz hitz egitea Domusa Teknikeko galdarei buruz hitz egitea da, bai instalazioari lotutako soluzio eta osagarrien aukera zabalagatik, bai kalitatean/prezioan duen posizionamenduagatik.


Nobedadea

HDCS / HDCSM

GALDARA ELEKTRIKOAK

  • Galdara elektriko modularra, ur bero sanitarioaren ekoizpenarekin.
Gehiago ikusi
Nobedadea

HDEEM / HDEE

GALDARA ELEKTRIKOAK

  • Galdara elektriko modularra, soilik berokuntzarekin
Gehiago ikusi