HYDRO da termo elektriko beiraztatuen gama bat. Termoak bertikalki zein horizontalki instalatu daitezke (bertsioen arabera) eta 30 eta 150 litro arteko edukiera daukate.
Termo elektrikoaren HYDRO V PLUS bertsioak 2 erresistentzia ditu zorroan sartuta, bakoitza bere aldetik, eta ez dute ura zuzenean ukitzen. Banaka aukeratu daitezke, eta, beraz, "bi-potentzia" kontzeptuarekin funtzionatu dezake.
Gamaren arabera, upelaren garantia 5 urterako ere izan daiteke.
HYDRO V PLUS gamako termo elektrikoek goi kalitatezko erresistentzia blindatuak dituzte. Erresistentziek ez dute ura ukitzen, beraz, horrek egiten du erresistentziek gehiago irautea eta mantentze lanak errazagoak izatea, ordeztu behar izanez gero.
Gama barruan sartzen dira 2,4 Kw-ko potentzia ere duten modeloak, eta horri esker edozein eratako instalaziotara moldatu daitezke eta berotze denbora murriztu.
Termo elektrikoen HYDRO V PLUS gamarekin bi potentzia desberdinekin egin daiteke lan gailu berean.
Upela plasma bidezko soldadurarekin fabrikatzen da, material gehikuntzarik gabe, eta beira ihinztadura elektroestatiko bidez aplikatzen da, upelaren gainazal osoan beira lodiera uniformea izan ahal izateko.
Gamak ekipamendu zabala dauka. Azpimarratzekoak dira segurtasun balbula, zorro dielektrikoak, termostato doigarria, segurtasunaren mugatzailea, pilotu argiduna, etab.