Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra política de privacidad. Onartu

Domusa Teknik, 1976tik konfort produktuak egiten eta merkaturatzen

Nor gara

Gure jarduera konforterako eta klimatizaziorako produktuak diseinatu, egin eta merkaturatzea da.

Etxeko ur beroa sortzeko eguzki sistemak eskaintzen ditugu, erregai gisa gasa, gasolioa edo biomasa erabiltzen duten burdinurtuko eta altzairuzko galdarak, ur beroaren inter-metagailuak, galdara elektrikoak, hormako gas-galdarak, termo elektrikoak eta gasolio-erregailuak.

 

Teknologiarik aurreratuena, zentzuzko prezioan, merkaturatzeko lan egiten dugu. Praktikoak eta erabiltzeko eta instalatzeko errazak diren produktuak asmatu eta garatzen ditugu.

Denboran irauten duten kalitate handiko material eta osagaiak erabiltzen ditugu, hori dela eta berme paregabea eskaintzen diegu erabiltzaileei.

Antolaketa mailan eraginkorrak gara, kudeaketa aurreratuko ereduarekin, fidagarria, serioa eta arrazionala, momentu oro gure bezeroen behar eta iradokizunei erantzun eta horiek konpontzeko prest.

Domusa Tekniken zerbitzu teknikoko sare zabala daukagu, gure bezeroen beharrei berehala erantzuteko. Gure zerbitzuen inguruko informazio gehiago izateko klikatu hurrengo loturan.

GURE ZERBITZUAK EZAGUTU

MONDRAGON Korporazioko kide gara 1998tik, beste 257 enpresa kooperatibo autonomo eta independenterekin batera. MONDRAGON Korporazioak produkzio filialak eta delegazioak ditu 41 herrialdetan eta salmentak 150 herrialde baino gehiagoan. Bost kontinentetan eta industria, finantzak, banaketa eta ezagutza sektoreetan presentzia komertzial eta produktiboa duen Korporazioa da.

Urteetako esperientziak (1976tik) eta Kalitate, Ingurumen eta Laneko Segurtasun ziurtagiriek bermatzen gaituzte.

GIZARTE-ERANTZUKIZUNEKO MEMORIA

Bikaintasunaren aldeko apustu sendoa

Domusa Teknikek pertsona eta bezeroengana bideratutako kudeaketa ereduarekin duen konpromisoaren emaitza da 2010ean kudeaketa bikainagatik lortutako zilarrezko Q ziurtagiria.

PYME Gipuzkoarra saria

Domusa Teknikek pertsona eta bezeroengana bideratutako kudeaketa ereduarekin duen konpromisoaren emaitza da 2010ean kudeaketa bikainagatik lortutako zilarrezko Q ziurtagiria.

Gurekin lan egin nahi?

Gurekin lan egiteko interesa baduzu, bete ondorengo formularioa eta etorkizuneko hautapen-prozesuetarako aztertuko dugu zure hautagaitza.

BETE FORMULARIOA

Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI