DOMUSA TEKNIKek berokuntza eta klimatizazio merkatuan aurkeztu ditu DUAL CLIMA airea-ura bero-ponpak, sorgailuen energia aprobetxamendua optimizatzeko eta etxeko ur beroa bildu eta banatzeko soluzioen pack osoa. Urtaroko sekulako efizientziarekin (berogailau A++) eta instalatzeko eta erabiltzeko erraztasun handiarekin, DUAL CLIMA gama aukera egokia da etxeak berotu eta hozteko energia berriztagarriak aukeratzen dituen erabiltzailearentzat.
Aerotermiari esker etxeko faktura energetikoaren kontsumoa %70 murriztu daiteke aireak eskaintzen digun doianeko energía dela eta.
Kontsumo aurreztea mantendu egiten da tenperaturak 0ºC azpitik daudenean ere.
Aerotermia teknologia garbia da eta errespetuzkoa da ingurumenarekin.
Ez du errekuntza gasik botatzen, berokuntza edo etxeko ur beroko intalazioara beroa emateko ez baitu erregairik erre behar.
Instalazio bat beroa edo hotza eraman dezaketen igorleekin diseinatu bada, ekipo berdinarekin beroa, hotza eta etxeko ur bero zerbitzua eman daiteke.
Sistema seguruagoa da eta mantentze-lan gutxiagokoa, etxe barruan hozteko gasa aldatu behar dutenekin alderatuta.
Lortutako beroa kondentsadorean aldatzen da, fluido beroeramailera eramanez, horren ardura da beroa eramatea berogailu instalaziora edo etxeko ur beroaren instalaziora.
DOMUSA TEKNIKek Pack gama zabala eskaintzen du mota guztietako oreka deposituekin eta etxeko ur berorako metagailuekin osatzen dena. Azken horiek, altzairu hedolgaitzarekin eginda daude eta 10 urteko berme komertziala dute korrosioarentzat.
Metagiluen diseinua espezifikoa da bero ponpekin erabiltzeko, truke termikorako gainalde handiarekin eta beste erregai bat erabiltzen duten galdarekin batera instalatzeko aukera daukate. DUAL CLIMA bero-ponpa aerotermikoarekin eskaintzen diren soluzioak instalazio eraginkorrak, iraunkorrak eta fidagarriak lortzera bideratuta daude.
DUAL CLIMA bero-ponpa aerotermikoak DC Inverter konpresorearekin hornituta daude. Eraginkortasun handiko konpresore sendoa eta isila potentzia termikoa etxeko beharrean arabera modula dezakeena.
Potentzia doikuntzak direla eta piztu eta itzaltzeko zikloak moztu egiten dira eta sistemaren fidagarritasun handiagoa ziurtatzen da. Horrela, beharrezkoak ez diren kontsumoak gutxitzen dira eta erabiltzaileen erosotasuna hobetzen dugu.
DUAL CLIMA gamak lurrungailuan pilatzen den izotzak sortutako galerak gutxitzen dituen sistema dauka. Hozgarria banagailutik pasatu aurretik, lurrungailuaren behekaldetik doa gune horretan izotza sortzea saihestuz.
Mantetze-lan txikia
MONOBLOC teknologiak, gas zirkuitu guztia kanpoko unitatean integratuta dago, hozte-gasen ihes arriskua gutxitzen du, horrela gasa berriro kargatzeko operazioak saihestu egiten dira.
Horrez gain, elikatze-iturri gisa elektrizitatea erabiltzean erregai fosilak erretzeak dakartzan mantentzen lanak saihestu egiten dira, bai errekuntza-ganberan eta bai gas irteeretan.
Kontrol elektronikoa etxe barruan
DUAL CLIMA bero-ponparen aginte-panela etxebizitza barruan instalatzen da, bertatik sistemaren osagai guztiak kontrolatzen dira, nabigazio intuitibo eta errazarekin.
Funtziomanemdu isila gauean
Gaueko funtzionamendu moduak haizagailuaren zarata maila gutxitzen du sisteman progamatutako gaueko orduetan.
MONOBLOC teknologiarekin konexio hidraulikoak bakarrik egiten dira eta kanpoko unitatea distantzia luzera instalatzeko aukera dauka.
Kanpoko unitateak gas/ur trukagailua darama instalatzerakoan hozte-zirkuitua manipulatu beharrik gabe.
Kanpoko unitatea eta barrukoaren arteko konexioa hidraulikoa da, horrela instalazioa errazagoa da eta bien arteko distantzia handiagoa izan daiteke fluido bero-eramaile gisa hozte-gasa erabilita baino.
Plug and play soluzioak
DOMUSA TEKNIKek pack gama zabala eskaintzen du edozein motatako berogailu sistema, etxeko ur bero sistema edo hozte-sistema konfiguratzeko.
Pack gama honetan soluzio errazak daude, adibidez laguntza kit elektrikoak, edo, soluzio osatuagoak: zirkuituak bereizita dituzten oreka deposituak, bero-ponpa aerotermikoa laguntza galdarekin bateratzeko aukera eskaintzen dutenak.
Bulkatze tenperatura 60º
Bulkatze tenperatura altuei esker, DUAL CLIMA bero-ponpa berogailuetan ere erabili daiteke.
Babesa osagai hidraulikoak ez izozteko.
Bero-ponparen kontrol elektronikoak zirkulazio-ponpa abiarazten du, eta, konpresorea, beharrezkoa bada. Horrela, ura izozte tenperaturaren azpitik ez erortzea saihesten da. Argindar mozketa luzeetan ez izozteko bi soluzio daude:
· Izotzaren kontrako balbula, ur zirkuitua deskargatzen du uraren tenperatura izozte puntura jaistean.
· Oreka depositua bereizgailuarekin, glikola erabiltzeko aukera gaitasun txikiko zirkuitu motzean eta mantentze-lanik gabe.