DOMUSA TEKNIKek berokuntza eta klimatizazio merkatuan aurkeztu ditu DUAL CLIMA aire-ur bero-ponpak, eta sorgailuen energia aprobetxamendua optimizatzeko nahiz ur bero sanitarioa metatu eta banatzeko soluzioen pack osoa. Urtaroko sekulako efizientziarekin (berokuntzan A++) eta instalatzeko eta erabiltzeko erraztasun handiarekin, DUAL CLIMA gama aukera egokia da etxeak berotu eta hozteko energia berriztagarriak aukeratzen dituen erabiltzailearentzat.
Aerotermiari esker etxeko faktura energetikoaren kontsumoa %70 murriztu daiteke aireak eskaintzen digun dohaineko energia dela eta.
Kontsumo aurreztea mantendu egiten da tenperaturak 0ºC azpitik daudenean ere.
Aerotermia teknologia garbia eta errespetuzkoa da ingurumenarekin.
Ez du errekuntza gasik botatzen, beroa sortzeko ez baitu erregairik erre behar.
Instalazio bat beroa edo hotza transferitu dezaketen igorleekin diseinatu bada, ekipo berdinarekin beroa, hotza eta ur bero sanitarioa eman daiteke.
Sistema seguruagoa da eta mantentze-lan gutxiagokoa, split sistemarekin alderatuta.
Lortutako beroa kondentsadorean trukatzen da, fluido beroeramailera eramanez. Honen bitartez beroa berogailu instalaziora edo etxeko ur beroaren instalaziora igortzen delarik.
DOMUSA TEKNIKek mota guztietako oreka deposituekin eta etxeko ur berorako metagailuekin osatzen den Pack gama zabal eskaintzen du. Azken hauek, altzairu hedolgaitzarekin eginda daude eta 10 urteko berme komertziala dute korrosioarentzat.
Metagiluen diseinua espezifikoa da bero ponpekin erabiltzeko, truke termikorako gainalde handiarekin eta beste erregai bat erabiltzen duten galdarekin batera instalatzeko aukera daukate. DUAL CLIMA bero-ponpa aerotermikoarekin eskaintzen diren soluzioak instalazio eraginkorrak, iraunkorrak eta fidagarriak lortzera bideratuta daude.
DUAL CLIMA bero-ponpa aerotermikoak DC Inverter konpresorearekin hornituta daude. potentzia termikoa etxeko beharren arabera modula dezakeen hornituta daude. Potentzia termiko etxeko beharren arabera modula dezakeen eraginkortasun handiko konpresore sendoa eta isila.
Potentzia doikuntzak direla eta piztu eta itzaltzeko zikloak moztu egiten dira eta sistemaren fidagarritasun handiagoa ziurtatuz. Horrela, beharrezkoak ez diren kontsumoak gutxitzen dira eta erabiltzaileen erosotasuna hobetzen dugu.
DUAL CLIMA gamak lurrungailuan pilatzen den izotzak sortutako galerak gutxitzen dituen sistema dauka. Hozgarria lurrungailutik pasatu aurretik, lurrungailuaren behekaldetik doa, gune horretan izotza sortzea saihestuz.
Mantetze-lan gutxi
MONOBLOC teknologiak, gas zirkuitu guztia kanpoko unitatean integratuta dago, hozte-gasen ihes arriskua gutxitzen du, horrela gasa berriro kargatzeko eragiketak saihestu egiten dira.
Horrez gain, elikatze-iturri gisa elektrizitatea erabiltzean erregai fosilak erretzeak dakartzan mantentze lanak saihestu egiten dira, bai errekuntza-ganberan eta bai gas irteeretan.
Kontrol elektronikoa etxe barruan
DUAL CLIMA bero-ponparen aginte-panela etxebizitza barruan instalatzen da, bertatik sistemaren osagai guztiak kontrolatzen dira, nabigazio intuitibo eta errazarekin.
Funtziomanemdu isila gauean
Gaueko funtzionamendu moduak haizagailuaren zarata maila gutxitzen du sisteman programatutako gaueko orduetan.
MONOBLOC teknologiarekin konexio hidraulikoak bakarrik egiten dira eta kanpoko unitatea distantzia luzera instalatzeko aukera dauka.
Kanpoko unitateak gas/ur trukagailua darama instalatzerakoan hozte-zirkuitua manipulatu beharrik ez izateko.
Kanpoko unitatea eta barrukoaren arteko konexioa hidraulikoa da, horrela instalazioa errazagoa da eta bien arteko distantzia handiagoa izan daiteke fluido bero-eramaile gisa hozte-gasa erabilita baino.
Plug and play soluzioak
DOMUSA TEKNIKek edozein motatako berogailu sistema, etxeko ur bero sistema edo hozte-sistema konfiguratzeko pack gama zabal eskaintzen du.
Pack gama honetan soluzio errazak eskaintzen dira, adibidez laguntza kit elektrikoak, edo, soluzio osatuagoak: zirkuituak bereizita dituzten oreka deposituak, bero-ponpa aerotermikoa laguntza galdarekin bateratzeko aukera eskaintzen dutenak.
Berokuntza tenperatura 60ºC
Berokuntza tenperatura altuei esker, DUAL CLIMA bero-ponpa berogailuetan ere erabili daiteke.
Babesa osagai hidraulikoak ez izozteko.
Bero-ponparen kontrol elektronikoak zirkulazio-ponpa abiarazten du, eta, konpresorea, beharrezkoa bada. Horrela, ura izozte tenperaturaren azpitik jaistea saihesten da. Argindar mozketa luzeetan ez izozteko bi soluzio daude:
· Izotzaren kontrako balbula, ur zirkuitua deskargatzen du uraren tenperatura izozte puntura jaistean.
· Oreka depositua bereizgailuarekin, glikola erabiltzeko aukera gaitasun txikiko zirkuitu motzean eta mantentze-lanik gabe.