Cookie Politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobe bat eskaintzeko. Gure Cookie Politikan informazio gehiago lor dezakezu. 

Sakatu ONARTU botoia, aurkeztutako informazioa irakurri eta onartu duzula baieztatzeko. Behin onartu ondoren, ez dugu mezua berriro erakutsiko.

ONARTU

Eraginkortasun handiko gasifikazio galdara
LIGNUM NG

  • Eraginkortasun handia
  • Modulazio elektronikoa
  • Karga-autonomia handia
  • 3 potentzia: 20, 30 eta 40 kW

Eraginkortasun handiko gasifikazio galdara

Lignum NG biomasa galdara, egur enborrentzako sugar alderantzikatua duen gasifikazio galdara da. Hiru potentzia daude aukeran: 20, 30 eta 40 kW.

Abantailen artean honakoak aipatu ditzakegu:
• Eraginkortasun energetiko handia, kontsumoa gutxitzea ahalbidetzen duena.
• Zazpi ordura arteko karga-autonomia.
• Sortutako potentzia eskaerara egokitzen du modulazio elektronikoko sistemari esker.
• Segurtasun-sistema gehiegi ez berotzeko.

Lignum NG Abantailak

MODULAZIO ELEKTRONIKOA

Galdarak kontrol elektroniko bat dauka aukera desberdinetatik argi eta erraz nabigatzeko aukera eskaintzen duena.

Kontrol horri esker galdararen potentzia egokitu daiteke instalazioaren beharretara, haizagailuaren abiadura modulatu eta potentzia izendatuaren %50 arteko balioetara iritsiz eta galdararen eraginkortasuna hobetuz.

AUTOMATIKOKI ITZALTZEA ERREGAI KONTSUMOAGATIK

Ke-tenperatura zundak denbora luzez tenperatura falta sumatzen badu keak ateratzeko bidean, haizagailua geratu egiten da eta sugarra itzali bere galerak saihesteko.

ERAGINKORTASUN ENERGETIKOA

Errekuntza-ganberan sortzen diren gasak 1.000ºC-tik abiatu eta sistema-atzeratzaile batean zirkulatzen dute gasen tenperatura jaisteko, 160ºC baino tenperatura baxuagora. Horrela, kontsumoa gutxitzen da eta galdararen karga-autonomia handitzen da.

Lortutako eraginkortasuna %92 da, instalazioen arauak eskatzen duen %80 gaindituz.

KARGA-AUTONOMIA

Galdararen eraginkortasun handia dela eta, ganberaren bolumen zabalarekin batera, zazpi ordu arteko autonomia lortzen da. Logikoki, autonomia hau galdararen dimentsionamendua eta eskatutako potentziaren araberakoa da.

GEHIEGI EZ BEROTZEKO SEGURTASUNA

Galdarak gehiegi berotzea saihesteko sistema bat dauka.

Sistemak deskarga termikoko balbula bat dauka eta horri esker sareko ura zirkulatzen da hozteko hodibihurrean zehar galdarak 90ºC gainditzen dituenean.

Hozteko sisteman zehar sareko ura zirkulatzean galdara gehiegi ez berotzea lortzen da.

Ez al da bila zenbiltzan modeloa? Ezagutu ezazu gure biomasa galdaren gama osoa.

PROFESIONALA ZARA ETA INFORMAZIO GEHIAGO NAHI?

Beste galdara biomasa interesgarri batzuk

Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI