Cookie Politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobe bat eskaintzeko. Gure Cookie Politikan informazio gehiago lor dezakezu. 

Sakatu ONARTU botoia, aurkeztutako informazioa irakurri eta onartu duzula baieztatzeko. Behin onartu ondoren, ez dugu mezua berriro erakutsiko.

ONARTU

Biomasa Galdara
Bioclass HC

  • Europako kalifikazio altuena (5.maila EN-303/5aren arabera)
  • Garbiketa automatikoa
  • Mailakatutako sistema
  • Modulazio elektronikoa
  • Elikadura automatikoa, erreserba depositua eta errauts konpresorea barne
  • Potentziak 91 kWtik 132 kWra

Pellet galdara modulantea

91kW eta 132kW arteko potentzia eta erregai gisa pinu pelleta erabiltzen duten instalazioetarako da mailakatutako funtzionamendua duen galdara hau. Erreserba depositua, errautsen konpresorea eta pelleta garraiatzeko xurgatze sistema dauzka.

Bioclass HC Abantailak

AURREZTEA

BioClass HC galdarak erregai kontsumoa nabarmen gutxitzea lortzen du errekuntza gasen tenperatura jaistean, %95 arteko errendimendua lortuz.

Bioclass HCk daukan modulazio elektronikoak galdara bakoitzaren potentzia egokitzen du instalazioaren beharretara, erregai galtzea saihestuz. Mailakatutako kontrola gehitzeko aukera dago, ekipoaren funtzionamendu modularra lortzeko.

GARBIKETA SISTEMA AUTOMATIKOA

Galdara hau guztiz automatikoki garbitzen da. Turbulatzaile multzo bat dauka, keari pasatzen ez uzteaz gain, errendimendua hobetzeko kea pasatzen den tokietan errautsak garbitzen dituena.
Turbulatzaile hauek motore bateko ardatzari lotuta daude espeka-sistema baten bidez. Horiek aldian-aldian mugimendu bertikal bat egiten duten ke pasabideak garbitzeko.

Erregailuak errautsak automatikoki garbitzeko sistema dauka. Erregailuaren errekuntza-ganberako beheko aldean dagoen garbiketa sistema errekuntzan sortzen diren errautsak haustegira bidaltzeaz arduratzen da aldian-aldian. Erregailua martxan dagoela ere garbitzen da, hori dela eta, instalazioaren erosotasuna ez da aldatzen eta galdararen kontsumoa gutxitu egiten da.

ERABATEKO EKIPAMENDUA

BioClass HC galdarek erreserba deposituaz gain errauts konpresorea eta biltegiratze silotik pelleta garraiatzeko xurgatzeko sistema dituzte.

Ez al da bila zenbiltzan modeloa? Biomasa galdaretan ditugun aukera guztiak ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

PROFESIONAL BAT ZARA ETA INFORMAZIO GEHIAGO NAHI?

Beste produktu interesgarriak

Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI