Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra política de privacidad. Onartu

Biomasa Galdara
Bioclass HM

  • Europako kalifikazio altuena (5. maila EN-303/5aren arabera)
  • Garbiketa automatikoa
  • Instalatzeko erraztasuna
  • 4 potentzia: 10, 16, 25, 43 kW

Pellet bidezko biomasa galdara

DOMUSA TEKNIKen teknologikoki oso aurreratua den produktu bat lortu dugu, zertifikazio prozesuan Europako kalifikaziorik altuena lortu duena (5. Klasea EN303-5 arauaren arabera) errentagarritasun, segurtasun eta atmosferara isuritako gas eta hauts kopuru txikiagatik.

Bioclass HM Abantailak

AURREZTEA

BioClass HM galdarak erregai kontsumoa nabarmen gutxitzea lortzen du errekuntza gasen tenperatura jaistean, %95 arteko errendimendua lortuz.

Bioclass HMk daukan modulazio elektronikoak galdara bakoitzaren potentzia egokitzen du etxebizitzaren beharretara, erregai eralgiketak saihestuz.

GARBIKETA SISTEMA AUTOMATIKOA

Galdara hau guztiz automatikoki garbitzen da. Turbulatzaile multzo bat dauka, keari pasatzen ez uzteaz gain, errendimendua hobetzeko kea pasatzen den tokietan errautsak garbitzen dituena.
Turbulatzaile hauek motor bateko ardatzari lotuta daude espeka-sistema baten bidez. Horiek aldian-aldian mugimendu bertikal bat egiten duten ke pasabideak garbitzeko.

Erregailuak errautsak automatikoki garbitzeko sistema dauka. Erregailuaren errekuntza-ganberako beheko aldeak garbiketa sistema bat dauka. Sistema hori errekuntzan sortzen diren errautsak haustegira bidaltzeaz arduratzen da aldian-aldian. Erregailua martxan dagoela ere garbitzen da, hori dela eta, instalazioaren erosotasuna ez da aldatzen eta galdararen kontsumoa gutxitu egiten da.

HOTSTREAM SISTEMA

BioClass HM 10, 16, 25 eta 43 galdarek itzuleraren aurreberoketa sistema berritzailea dute. HotStream sistemak nahasketa sistema konplexuak saihesten ditu instalazioko itzulera hotzek eragin ditzaketen kondentsazioak eragozteko. Berotze sistema horrek 25º arteko itzulera zuzenak onartzen ditu, horrela, instalazio zuzenak egin daitezke instalazioaren edozein motatako konfigurazio hidraulikorekin.

Ez al da bila zenbiltzan modeloa? Biomasa galdaretan ditugun aukera guztiak ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

PROFESIONAL BAT ZARA ETA INFORMAZIO GEHIAGO NAHI?

Beste produktu interesgarriak

Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI