Cookie Politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobe bat eskaintzeko. Gure Cookie Politikan informazio gehiago lor dezakezu. 

Sakatu ONARTU botoia, aurkeztutako informazioa irakurri eta onartu duzula baieztatzeko. Behin onartu ondoren, ez dugu mezua berriro erakutsiko.

ONARTU

Biomasa Galdara
Bioclass HM 66

  • Europako kalifikazio altuena (5. maila EN-303/5aren arabera)
  • Garbiketa automatikoa
  • Instalatzeko erraztasuna
  • Potentzia 66 kW
  • Modulazio elektronikoa
  • Xurgatze kit-a, erreserba depositua eta errautsen konpresorea barne

Pellet bidezko biomasa galdara

BIOCLASS HM 66 galdarak, 66 kw potentziarekin, pinu peleta erretzeko diseinatuta dago. Serietik erregaia automatikoki xurgatzeko sistema eta errauts trinkogailua ditu. Biomasa modularreko galdara da, 5. mailakoa EN303-5 arauaren arabera. Kalifikaziorik altueneko ziurtagiria errendimenduari eta emisio baxuei dagokionean.

Bioclass HM 66 Abantailak

AURREZTEA

BioClass HM 66 galdarak erregai kontsumoa nabarmen gutxitzea lortzen du errekuntza gasen tenperatura jaistean, %95 arteko errendimendua lortuz.

Bioclass HM 66-k daukan modulazio elektronikoak galdara bakoitzaren potentzia egokitzen du etxebizitzaren beharretara, erregai eralgiketak saihestuz.

GARBIKETA SISTEMA AUTOMATIKOA

Galdara hau guztiz automatikoki garbitzen da. Turbulatzaile multzo bat dauka, keari pasatzen ez uzteaz gain, errendimendua hobetzeko kea pasatzen den tokietan errautsak garbitzen dituena.

Turbulatzaile hauek motor bateko ardatzari lotuta daude espeka-sistema baten bidez. Horiek aldian-aldian mugimendu bertikal bat egiten duten ke pasabideak garbitzeko.

Erregailuak errautsak automatikoki garbitzeko sistema dauka. Erregailuaren errekuntza-ganberako beheko aldeak garbiketa sistema bat dauka. Sistema hori errekuntzan sortzen diren errautsak haustegira bidaltzeaz arduratzen da aldian-aldian. Erregailua martxan dagoela ere garbitzen da, hori dela eta, instalazioaren erosotasuna ez da aldatzen eta galdararen kontsumoa gutxitu egiten da.

ERABATEKO HORNIKUNTZA

BioClass HM 66 galdarak erreserba deposituaz gain errautsen konpresorea eta xurgatze sistema dituzte pelleta garraiatzeko biltegiratze silotik.

Ez al da bila zenbiltzan modeloa? Biomasa galdaretan ditugun aukera guztiak ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

PROFESIONAL BAT ZARA ETA INFORMAZIO GEHIAGO NAHI?

Beste produktu interesgarriak

Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI