Cookie Politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobe bat eskaintzeko. Gure Cookie Politikan informazio gehiago lor dezakezu. 

Sakatu ONARTU botoia, aurkeztutako informazioa irakurri eta onartu duzula baieztatzeko. Behin onartu ondoren, ez dugu mezua berriro erakutsiko.

ONARTU

Biomasa Galdara
Bioclass HM+DR

  • Europako kalifikazio altuena (5. maila EN-303/5aren arabera)
  • Garbiketa automatikoa
  • Instalatzeko erraztasuna
  • Modulazio elektronikoa
  • Muntaketa azkarreko erreserba depositua barne
  • 4 potentzia: 10, 16, 25, 43 kW

Pellet Bidezko biomasa galdarak

DOMUSA TEKNIKen teknologikoki oso aurreratua den produktu bat lortu dugu, zertifikazio prozesuan Europako kalifikaziorik altuena lortu duena (5. Maila EN303-5 arauaren arabera) errentagarritasun, segurtasun eta atmosferara isuritako gas eta hauts kopuru txikiagatik.

Bioclass HM+DR Abantailak

AURREZTEA

BioClass HM+DR galdarak erregai kontsumoa nabarmen gutxitzea lortzen du errekuntza gasen tenperatura jaistean, %95era arteko errendimendua lortuz.

Bioclass HMk daukan modulazio elektronikoak galdara bakoitzaren potentzia egokitzen du etxebizitzaren beharretara, erregai eralgiketak saihestuz.

GARBIKETA SISTEMA AUTOMATIKOA

Galdara hau guztiz automatikoki garbitzen da. Turbulatzaile multzo bat dauka, keari pasatzen ez uzteaz gain, errendimendua hobetzeko kea pasatzen den tokietan errautsak garbitzen dituena.
Turbulatzaile hauek motor bateko ardatzari lotuta daude espeka-sistema baten bidez. Horiek aldian-aldian mugimendu bertikal bat egiten duten ke pasabideak garbitzeko.

Erregailuak errautsak automatikoki garbitzeko sistema dauka. Erregailuaren errekuntza-ganberako beheko aldeak garbiketa sistema bat dauka. Sistema hori errekuntzan sortzen diren errautsak haustegira bidaltzeaz arduratzen da aldian-aldian. Erregailua martxan dagoela ere garbitzen da, hori dela eta, instalazioaren erosotasuna ez da aldatzen eta galdararen kontsumoa gutxitu egiten da.

HOTSTREAM SISTEMA

BioClass HM+DR 10, 16, 25 eta 43 galdarek itzuleraren aurreberoketa sistema berritzailea dute. HotStream sistemak nahasketa sistema konplexuak saihesten ditu instalazioako itzulera hotzek eragin ditzaketen kondentsazioak eragozteko. Berotze sistema horrek 25º arteko itzulera zuzenak onartzen ditu, horrela, instalazio zuzenak egin daitezke instalazioko edozein motatako konfigurazio hidraulikorekin.

ERABATEKO HORNIKUNTZA

Galdara hau paketa bakarrean banaten da erreserba depositua barne, horela garraioa errazten da.

Ez al da bila zenbiltzan modeloa? Biomasa galdaretan ditugun aukera guztiak ezagutzera gonbidatzen zaitugu

PROFESIONAL BAT ZARA ETA INFORMAZIO GEHIAGO NAHI?

Beste produktu interesgarriak

 

Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI