Cookie Politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobe bat eskaintzeko. Gure Cookie Politikan informazio gehiago lor dezakezu. 

Sakatu ONARTU botoia, aurkeztutako informazioa irakurri eta onartu duzula baieztatzeko. Behin onartu ondoren, ez dugu mezua berriro erakutsiko.

ONARTU

Biomasa galdara
Bioclass HM OD

  • Europako kalifikazio altuena (5. maila EN-303/5aren arabera)
  • Garbiketa automatikoa
  • Instalatzeko erraztasuna
  • Kanpoko instalazioa
  • 2 potentzia: 16 eta 25 kW

Kanpoalderako pellet bidezko biomasa galdarak

Galdara hau aire zabalean instalatzeko diseinatuta dago. Diseinuan xeheki zaindu dira material inguratzaileen kalitatea eta horien estankotasuna eguraldi txarrari aurre egin ahal izateko.

Hornikuntzak kontrol elektroniko bat du eta horrela nahi izanez gero urrutiko kontrola konektatu dakioke. Urrutiko kontrol horrekin funtzionamendu parametro desberdinak aldatu daitezke.

Bioclass HM OD Abantailak

AURREZTEA

BioClass HM OD galdarak erregai kontsumoa nabarmen gutxitzea lortzen du errekuntza gasen tenperatura jaistean, %95era arteko errendimendua lortuz.
Bioclass HM ODk daukan modulazio elektronikoak galdara bakoitzaren potentzia egokitzen du etxebizitzaren beharretara, erregai eralgiketak saihestuz.

GARBIKETA SISTEMA AUTOMATIKOA

Galdara hau guztiz automatikoki garbitzen da. Turbulatzaile multzo bat dauka, keari pasatzen ez uzteaz gain, errendimendua hobetzeko kea pasatzen den tokietan errautsak garbitzen dituena.
Turbulatzaile hauek motor bateko ardatzari lotuta daude espeka-sistema baten bidez. Horiek aldian-aldian mugimendu bertikal bat egiten duten ke pasabideak garbitzeko.

Erregailuak errautsak automatikoki garbitzeko sistema dauka. Erregailuaren errekuntza-ganberako beheko aldeak garbiketa sistema bat dauka. Sistema hori errekuntzan sortzen diren errautsak haustegira bidaltzeaz arduratzen da aldian-aldian. Erregailua martxan dagoela ere garbitzen da, hori dela eta, instalazioaren erosotasuna ez da aldatzen eta galdararen kontsumoa gutxitu egiten da.

HOTSTREAM SISTEMA

BioClass OD galdarek itzuleraren aurreberoketa sistema berritzailea dute. HotStream sistemak nahasketa sistema konplexuak saihesten ditu instalazioko itzulera hotzek eragin ditzaketen kontsentsazioak eragozteko. Berotze sistema horrek 25º arteko itzulera zuzenak onartzen ditu, horrela, instalazio zuzenak egin daitezke instalazioaren edozein motatako konfigurazio hidraulikorekin.

ERABATEKO HORNIKUNTZA

Galdara honek nibela kontrolatzeko erreserba deposituaz gain, eraginkortasun handiko zirkulazio bonba eta berogailuaren espantsio-ontzia ditu.

Ez al da bila zenbiltzan modeloa? Biomasa galdaretan ditugun aukera guztiak ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

PROFESIONAL BAT ZARA ETA INFORMAZIO GEHIAGO NAHI?

Beste produktu interesgarriak

Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI