AVANTTIA SOLAR H eguzki-gasezko galdara hibridoak eguzki energia eta gas errekuntzatik datorren energia aprobetxatzen ditu, multzo bakarrean.
Eguzki-gasezko galdara hibrido hauen gama egokitu egin da Erp Europar Direktiba berriak errendimenduari eta etiketatzeari lotuta ezartzen dituen eskakizun eta betekizunetara. Eguzki galdara hibrido honek eguzki erradiazioak erabiltzen ditu depositu bat berotzeko eta etxeko ur beroa emateko, ia batere kosturik gabe, betiere eguzkitik datorren energia baldin badago.
Irtenbide ezin hobea da berokuntzaren eta ur beroaren ekoizpena gailu berean konbinatu eta aldi berean energia erabat berriztagarriaz baliatu nahi denerako.
AVANTTIA SOLAR H eguzki galdara hibridoa Etxeko Ur Beroa ekoizpenerako eta berokuntzarako irtenbidea da, eta 2 energia mota posible erabili ditzake, 2 gailu desberdin eduki beharrik gabe.
Eguzki energia baldin badago, ur beroa eguzki metagailuan pilatzen da eta ur beroaren kontsumo puntu baten baino gehiagoan erabili daiteke batera. Eguzki metagailuaren tenperatura eskatutako tenperaturaren azpitik baldin badago, aurrez eguzkiak berotutako ura laguntzako trukagailuaren bitartez sartzen da eskatutako tenperatura etengabe mantentzeko, ekipo horiek duten modulazio sistemari esker.
AVANTTIA SOLAR H galdarak gasen irteerarako presio diferentzialeko sentsore bat dauka eta 70 metrorainoko irteera koaxiala dauka edota fluxu bikoitzaren kasuan, 100 metrora artekoa.
Gainera, presio sentsore horrek martxan jartzea eta mantenua sinplifikatzen ditu, sistema bera autoerregulatzen delako errekuntza parametro onenak lortzeko, gasen irteera gorabehera.
Eguzki energiaren zirkulazio orekatzen den unetik, sistema elektronikoak kontsumo elektrikoa %50 murrizten du.
Aginte elektroniko bidezko kontrolak atzeko argidun pantaila handia eta ukimen bidezko aginteak ditu, erabiltzaileak oinarrizko funtzioak modu errazean egin ahal izateko. Betetze sistema adimendunak instalazioetako ihesen aurkako segurtasuna dauka, instalazioaren presioa etengabe ez zaintzeko.
Kontroleko sistemak soluzio eta osagarrien gama zabala eskaintzen du eta horien artean, LAGO FB OT+-ren urrutiko kontrola nabarmentzen da:
LAGO FB OT+-ren urrutiko kontrolarekin, galdararen funtzionamendu orduak programatu daitezke, une bakoitzean nahi den tenperatura programatu, galdararen parametroetara sarbidea izan eta galdaran gerta daiteken edozein alarmaren gaineko informazioa eskuratu. Hori guztia, urrutiko kontrola instalatzen den lekutik bertatik.
Ez al da bila zenbiltzan modeloa? Ezagutu ezazu eguzki-gasezko galdara hibridoen gama osoa.