La EVOLUTION SOLAR HDX eguzki-gasolio galdara hibridoak eguzki energia eta gasolio errekuntzatik datorren energia aprobetxatzen ditu, multzo bakarrean.
Galdara honek eguzki erradiazioak erabiltzen ditu 250 litroko depositu bat berotzeko. 130 litroko laguntzako beste metagailu bat dauka, eta metagailu hori berotzeko soberako eguzki energia erabili daiteke edo laguntzako energia, eguzki erradiazio gutxi dagoenean.
Eguzki-gasoliozko galdara hibrido hauen gama egokitu egin da Erp Europar Direktiba berriak errendimenduari eta etiketatzeari lotuta ezartzen dituen eskakizun eta betekizunetara.
EVOLUTION SOLAR HDX galdararekin eguzki energia erabiltzeak dakarren aurrezpenaz gain kontsumoa gehiago murrizten da. Ezin hobea ur bero sanitario ugari kontsumitzen duten instalazioetarako.
Eguzki-gasoliozko galdara hibrido honek eguzki panelak automatikoki husteko daraman sistemarekin ezinezkoa da eguzki ekarpena eskatzen dena baino handiagoa izatea. Horrela ekiditen dira panelek eduki ditzaketen narriadurak. Eta hori bero kanporatzeko sistema konplexuak instalatu beharrik gabe edo panelak estali beharrik gabe.
Galdarak 150 litroko eguzki metagailu bat dauka, eta metagailu horri esker kontsumo puntu bat baino gehiago erabili ditzake, betiere eguzki energia metatuta baldin badago.
EVOLUTION SOLAR HDX eguzki galdara hibridoa Etxeko Ur Beroaren ekoizpenerako eta berokuntzarako irtenbidea da, eta 2 energia mota posible erabiltzen ditu, 2 gailu desberdin eduki beharrik gabe.
Sistemak goi errendimenduko eguzki panelak dauzka, eta energia bikain aprobetxatzen du. Panel horiek ez ezik kondentsazio teknologia dauka, eta teknologia horrekin %30 ere aurreztu daiteke erregaian, ohiko galdara baten aldean.
Eguzki energiaren zirkulazio orekatzen den unetik, sistemaren ponpetako bat gelditu egiten da eta kontsumo elektrikoa %50 murrizten da horrela.
Bere diseinua dela eta, ez da beharrezkoa espantsio ontzirik, purgagailurik eta magnesio anodorik erabiltzea eguzki zirkuituan, instalazioa eta zaintza erraztuta.
Ez al da bila zenbiltzan modeloa? Ezagutu ezazu gure eguzki-gasoliozko galdara hibridoen gama osoa.