Cookie Politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobe bat eskaintzeko. Gure Cookie Politikan informazio gehiago lor dezakezu. 

Sakatu ONARTU botoia, aurkeztutako informazioa irakurri eta onartu duzula baieztatzeko. Behin onartu ondoren, ez dugu mezua berriro erakutsiko.

ONARTU

Eguzki galdara
DS-COMPACT INOX

  • Zeharkako trukatzailea
  • Tinox xurgagailu erabat selektiboa
  • Inox metagailua/span> 

Termosifoi bidezko eguzki multzo osoa

DS-COMPACT INOX konponbiderik errazena eta merkeena da eguzki energiaz etxeko ura berotzeko.

Multzoa goi errendimenduko kolektore batek edo bik (ereduaren arabera) eta altzairu herdoilgaitzezko metagailu batek osatuta dago. Etxe ur bero ugari lortzea ahalbidetzen du, dohainik, betiere eguzki erradiazio nahikorik baldin badago.

Bere eraikuntza ezaugarriak direla eta, instalazioa beste konponbide batzuk baino merkeagoa da, eta gomendagarria da eguzki erradiazio handia dagoen tokietarako.

Ds-Compact INOX Abantailak

ETXEKO UR BEROAREN METAGAILUA, ALTZAIRU HERDOILGAITZEZKOA

Eguzki ekarpenarekin sortzen den ur beroa altzairu herdoilgaitzezko depositu batean metatzen da. Horrek bizitza luzea bermatzen dio sistemari, materialaren iraunkortasun ezaugarriengatik.

GOI PRESTAZIOKO EGUZKI KOLEKTOREA

Sistemak eguzki xurgapenaren aldetik goi errendimendukoak diren eguzki panelak ditu.

Kolektoreak, halaber, aireztapen sistema berritzaile bat dauka kondentsazioak saihesteko, burdina gutxiko beira tenplatu bat, eta harri zuntzezko isolamendu handia eroankortasunak eragindako bero galerrik ez egoteko.

ESPANTSIO SISTEMA INTEGRATUA

DS-COMPACT INOX modeloak espantsio ganbera bat dauka integratuta, eguzki likidoaren etengabeko deskargak saihesteko, eta, beraz, sistemaren osagaiek eduki dezaketen narriadura ekiditeko.

INSTALATZEN ETA ZAINTZEN ERRAZA

Altzairu herdoilgaitzezko metagailuarekin ez da beharrezkoa magnesio anodoak erabiltzea eta, beraz, ez da metagailuko anodoa berritu behar.

Horrez gain, erregistro tapan duen diseinu berritzailea dela eta, sistema egun merkatuan daudenak baino errazagoa da zaintzen.

ALUMINIOZKO EUSKARRIAK

DS-COMPACT INOX multzoa oso iraunkorrak diren aluminiozko euskarriekin saltzen da, estalki lauetan edo teilatu inklinatuen gainean muntatzeko bertsioetan.

Ez al da bila zenbiltzan modeloa? Ezagutu ezazu eguzki galdara hibridoen gama osoa.

PROFESIONAL BAT ZARA ETA INFORMAZIO GEHIAGO NAHI?

Beste produktu interesgarri batzuk

Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI