Cookie Politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobe bat eskaintzeko. Gure Cookie Politikan informazio gehiago lor dezakezu. 

Sakatu ONARTU botoia, aurkeztutako informazioa irakurri eta onartu duzula baieztatzeko. Behin onartu ondoren, ez dugu mezua berriro erakutsiko.

ONARTU

Eguzki galdara
DS-MATIC / DS-MATIC DUO

  • Eguzki kolektoreen autohustuketa sistema
  • Gehiegizko tenperaturetan eta izozteetan seguru
  • Altzairu herdoilgaitzezko metagailua

Etxeko ur beroa sortzeko eguzki sistema

DS-COMPACT INOX konponbiderik errazena eta merkeena da eguzki energiaz etxeko ura berotzeko.

Etxeko ur beroa egiteko eguzki sistema da, eta bere ezaugarri nagusia da eguzki panelen autohustuketa sistema berritzailea, zeinaren bidez airez eta bero eroale den fluido batez osatutako zirkuitu itxi batean dauden eguzki panelak beren kabuz husten baitira.

Eguzki paneletan berotutako ura altzairu herdoilgaitzezko metagailuan pilatzen da, eta kontsumo puntuetan erabiltzeko prest dago.

¨DUO¨ bertsioan, eguzki energiarik ez badago edo eguzki energia gutxi baldin badago, metagailuaren ura beste energia iturri batekin berotu daiteke, bere zirkuitu trukatzaile lagungarriari esker.

Konponbide ezin hobea da familia bakarreko etxeetarako, eta gama zabala duenez haietan planteatzen diren premia guztietara egokitu daiteke.

Ds-Matic/Ds-Matic-duo Abantailak

GEHIEGIZKO BEROEN ETA IZOZTEEN AURKAKO BABESA

Sistemak airez kargatzen ditu automatikoki eguzki panelak, energia gehiagorik behar ez denean edo eguzki erradiaziorik ez dagoenean. Horrela, gehiegizko beroagatik edo izozteengatik kolektoreetan bertan gerta daitezkeen narriadurak ekiditen dira.

ETXEKO UR BEROAREN METAGAILUA, ALTZAIRU HERDOILGAITZEZKOA

Eguzki ekarpenarekin sortzen den ur beroa altzairu herdoilgaitzezko depositu batean metatzen da. Horrek bizitza luzea bermatzen dio sistemari, materialaren iraunkortasun ezaugarriengatik.

ERRENDIMENDU ENERGETIKOA

Sistemak goi errendimenduko eguzki panelak dauzka, eta horri metagailuaren truke azalera handia gehitzen badiogu energi aprobetxamendu bikaina eragiten du.

EKIPAMENDU OSOA

Merkatuan dauden sistema gehienak ez bezala, DOMUSA TEKNIKek instalazioaren beharrezkoak diren osagai guztiak gehitzen dizkie ekipo horiei: espantsio ontzia eta Etxeko Ur Beroaren segurtasun balbula, eta letoizko mahuka dielektrikoak 2 zirkuituetarako (eguzki zirkuitua eta Etxeko Ur Beroarena).

INSTALAZIOAK LEKU GARAIETAN

Bere ¨PLUS¨ bertsioarekin, 15 metroko altueran ere egin daitezke instalazioak.

Horrez gain, erregistro tapan duen diseinu berritzailea dela eta, sistema egun merkatuan daudenak baino errazagoa da zaintzen.

KONTSUMO ELEKTRIKOAREN AURREZPENA

Eguzki energiaren zirkulazio orekatzen den unetik, sistemaren ponpetako bat gelditu egiten da eta kontsumo elektrikoa %50 murrizten da.

INSTALATZEN ETA ZAINTZEN ERRAZA

Bere diseinua dela eta, ez da beharrezkoa espantsio ontzirik, purgagailurik eta magnesio anodorik erabiltzea eguzki zirkuituan, instalazioa eta zaintza erraztuta.

Ez al da bila zenbiltzan modeloa? Ezagutu ezazu gure eguzki galdara hibridoen gama osoa.

PROFESIONAL BAT ZARA ETA INFORMAZIO GEHIAGO NAHI?

Beste produktu interesgarri batzuk

Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI