Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra política de privacidad. Onartu

Eguzki Galdara
DS-PACK/ DS-PACK DUO

  • Altzairu herdoilgaitzezko metagailua
  • Tinox xurgagailu erabat selektiboa
  • Ekipamendu osoa
  • Hodibihur bakuna
  • Hodibihur bikoitza

Zirkulazio behartuzko eguzki multzo osoa

Etxeko ur beroa ekoizteko eguzki sistema, eguzki panel termiko sorta batek osatua. Panel termiko horiek barruan daramaten fluido bero eroalea berotzen dute, eta aldi berean altzairu herdoilgaitzezko metagailuan metatutako ur sanitarioa berotzen du.

Sistema “behartuzko zirkulaziokoa” da, hau da, zirkuitu primarioan beti dago fluido bero eroalea, baina multzoak automatikoki eta seguru funtzionatzea ahalbidetuko duten elementu elektroniko eta hidraulikoekin. Sistemaren ¨DUO¨ bertsioak ahalbidetzen du bigarren energia iturri bat zirkuitu primariora egokitzea.

Bere gama anplitudeari esker (190-750 litro), irtenbide ezin hobea da familia bakarreko etxeetarako edo familia askotarako instalazio txikietarako.

Ds-Matic/Ds-Matic-duo Abantailak

ALTZAIRU HERDOILGAITZEZKO METAGAILUA

Eguzki ekarpenarekin sortzen den ur beroa altzairu herdoilgaitzezko depositu batean metatzen da. Horrek bizitza luzea bermatzen dio sistemari, materialaren iraunkortasun ezaugarriengatik, batez ere oxidazioarekiko erresistentziarengatik. Era berean, magnesio anodorik behar duenez, ez da beharrezkoa aldizkako mantentze lanik egitea, eta azken erabiltzaileari gastuak ekiditen dizkio.

GOI PRESTAZIOKO EGUZKI KOLEKTOREA

Sistemak eguzki xurgapenean goi errendimendua duten eguzki panelak ditu, efizientzia energetikoan emaitza hobeak lortzeko.

Panelek, halaber, aireztapen sistema berritzaile bat daukate kondentsazioak saihesteko, burdina gutxiko beira tenplatu bat, eta harri zuntzezko isolamendu handia eroankortasunak eragindako bero galerarik ez egoteko.

EKIPAMENDU OSOA

Instalazio prozesua sinplifikatzeko, eta sistemaren funtzionamendu egokia bermatzeko, DOMUSA TEKNIKek merkatuko ekipamendurik osotuena eskaintzen du, zirkulazio behartuzko multzo hauetan: Eguzki erregulazio integratua, kit hidraulikoa (tartean dagoela airea purgatzeko ganbera, emariaren erregulagailua eta atxikipen balbulak). Aukeran, DS PACK multzoek euskarri gama bat dute edozein estalki motatan instalatu ahal izateko.

Ez al da bila zenbiltzan modeloa? Ezagutu ezazu gure eguzki galdara hibridoen gama osoa.

PROFESIONALA ZARA ETA INFORMAZIO GEHIAGO NAHI?

Beste produktu interesgarri batzuk

Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI