Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra política de privacidad. Onartu

Eguzki galdara
MCF Solar HDX

  • Eguzki kolektoreen autohustuketa sistema
  • Burdinurtuzko gorputza
  • Inox metagailua
  • 2 potentzia: 27-38 kW artekoak
  • Gehienez ere 380 l ur bero eguzki energiarekin
  • ErP-ra egokitua

Kondentsazioko eguzki galdara hibridoa (eguzki-gasolioa)

MCF SOLAR HDX eguzki-gasolio galdara hibridoak eguzki energia eta gasolio errekuntzatik datorren energia aprobetxatzen ditu, multzo bakarrean.

Galdara gama hau egokitu egin da Erp Europar Direktiba berriak errendimenduari eta etiketatzeari lotuta ezartzen dituen eskakizun eta betekizunetara.

Eguzki-gasolio galdara hibrido honek eguzki erradiazioak erabiltzen ditu 250 litroko depositu bat berotzeko. Laguntza gisa, 130 litroko beste metagailu bat dauka, eta metagailu hori berotzeko soberako eguzki energia erabili daiteke edo laguntzako energia, eguzki erradiazio gutxi dagoenean.

Ezin hobea ur bero sanitario ugari kontsumitzen duten instalazioetarako.

MCF Solar HDX Abantailak

BEZEROAK SOBERAKO EGUZKI ERRADIAZIOAK KUDEATZEKO DUEN PREMIARI ERANTZUTEKO MODUA

Eguzki-gasoliozko galdara hibrido honek eguzki panelak automatikoki husteko daraman sistemarekin ezinezkoa da eguzki ekarpena eskatzen dena baino handiagoa izatea. Horrela ekiditen dira panelek eduki ditzaketen narriadurak. Eta hori bero kanporatzeko sistema konplexuak instalatu beharrik gabe edo panelak estali beharrik gabe.

EGUZKI ENERGIAREN AHALIK ETA APROBETXAMENDURIK HANDIENA

Potentziazio sistema berritzaile batek eguzki energia aprobetxatzeko ahalmena handitzen du, soberako eguzki energia eguzki metagailutik laguntzako metagailura bideratuta. Hala, 380 litro ur sanitario ere berotu daitezke eguzki energiarekin.

LEKU GUTXIAGO BEHAR DU ETA ERABILTZEN ERRAZA DA

MCF SOLAR HDX eguzki galdara hibridoa Etxeko Ur Beroaren ekoizpenerako eta berokuntzarako irtenbidea da, eta 2 energia mota posible erabiltzen ditu, 2 gailu desberdin eduki beharrik gabe.

ERRENDIMENDU ENERGETIKOA

Sistemak goi errendimenduko eguzki panelak dauzka, eta energia bikain aprobetxatzen du. Panel horiek ez ezik kondentsazio teknologia dauka, eta teknologia horrekin %30 ere aurreztu daiteke erregaian, ohiko galdara baten aldean.

KONTSUMO ELEKTRIKOAREN AURREZPENA

Eguzki energiaren zirkulazio orekatzen den unetik, sistemaren ponpetako bat gelditu egiten da eta kontsumo elektrikoa %50 murrizten da horrela.

INSTALATZEN ETA ZAINTZEN ERRAZA

Bere diseinua dela eta, ez da beharrezkoa espantsio ontzirik, purgagailurik eta magnesio anodorik erabiltzea eguzki zirkuituan, instalazioa eta zaintza erraztuta.

Ez al da bila zenbiltzan modeloa? Ezagutu ezazu eguzki-gasoliozko galdara hibridoen gama osoa.

PROFESIONALA ZARA ETA INFORMAZIO GEHIAGO NAHI?

Beste produktu interesgarri batzuk

Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI