Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra política de privacidad. Onartu

Eguzki galdara hibidroa
Sirena Solar HFD

  • Autohustuketa sistema
  • Altzairu herdoilgaitzezko metagailua
  • 27-39 kw-ko potentzia
  • ErP-ra egokitua

Kondentsazioko eguzki galdara hibridoa (eguzki-gasolioa)

SIRENA SOLAR HFD eguzki-gasolio galdara hibridoak eguzki energia eta gasolio errekuntzatik datorren energia aprobetxatzen ditu, multzo bakarrean.

Galdara gama hau egokitu egin da Erp Europar Direktiba berriak errendimenduari eta etiketatzeari lotuta ezartzen dituen eskakizun eta betekizunetara.

Eguzki-gasolio galdara hibrido honek eguzki erradiazioak erabiltzen ditu 150 litroko depositu bat berotzeko. Etxeko ura berotzen du ia batere kosturik gabe, betiere eguzkitik datorren energia baldin badago.

Irtenbide ezin hobea da berokuntza eta ur bero sanitarioa gailu berean ekoitzi nahi diren instalazioetarako, energia erabat berriztagarriaz baliatzeaz aparte.

Sirena Solar HFD Abantailak 

BEZEROAK SOBERAKO EGUZKI ERRADIAZIOAK KUDEATZEKO DUEN PREMIARI ERANTZUTEKO MODUA

Eguzki-gasoliozko galdara hibrido honek eguzki panelak automatikoki husteko daraman sistemarekin ezinezkoa da eguzki ekarpena eskatzen dena baino handiagoa izatea. Horrela ekiditen dira panelek eduki ditzaketen kalteak, bero kanporatzeko sistema konplexuak instalatu beharrik gabe edo panelak estali beharrik gabe.

ETXEKO UR BERO ASKO EKOIZTEA

Galdarak 150 litroko eguzki metagailu bat dauka, eta metagailu horri esker kontsumo puntu bat baino gehiago erabili ditzake, betiere eguzki energia metatuta baldin badago.

LEKU GUTXIAGO BEHAR DU ETA ERABILTZEN ERRAZA DA

SIRENA SOLAR HFD eguzki galdara hibridoa Etxeko Ur Beroaren ekoizpenerako eta berokuntzarako irtenbidea da, eta 2 energia mota posible erabiltzen ditu, 2 gailu desberdin eduki beharrik gabe.

ERRENDIMENDU ENERGETIKOA

Sistemak goi errendimenduko eguzki panelak dauzka, eta horri metagailuaren truke azalera handia gehitzen badiogu energi aprobetxamendu bikaina lortzen da.

KONTSUMO ELEKTRIKOAREN AURREZPENA

Eguzki energiaren zirkulazio orekatzen den unetik, sistemaren ponpetako bat gelditu egiten da eta kontsumo elektrikoa %50 murrizten da.

INSTALATZEN ETA ZAINTZEN ERRAZA

Bere diseinua dela eta, ez da beharrezkoa espantsio ontzirik, purgagailurik eta magnesio anodorik erabiltzea eguzki zirkuituan, instalazioa eta zaintza erraztuta.

Ez al da bila zenbiltzan modeloa? Ezagutu ezazu eguzki-gasoliozko galdara hibridoen gama osoa.

PROFESIONALA ZARA ETA INFORMAZIO GEHIAGO NAHI?

Beste produktu interesgarri batzuk

Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI