Kondentsazioko galdaretako aditu gisa, DOMUSA TEKNIKek gas kondentsazioko EVOL TOP NG hormako galdaren gama berria merkaturatu du. Galdara horiek errendimendua hobetzea lortzen dute eta, beraz, kontsumoak murriztea dakarte, errekuntza ganberaren diseinu berritzaileari esker. Aldi berean, erosotasun prestazio handiak eskaintzen dituzte, eta oso errazak dira instalatzen, erabiltzen eta mantentzen.
Kondentsazioaren teknologiari etekina aterata, erregai kontsumoa aurrezten da: beste galdara estandarrekin alderatuta, %20 inguruko aurrezpena.
Gasak %111ko energia ahalmena dauka berotze ahalmen txikienarekiko, eta, ahalmen horri ahalik eta etekin handiena ateratzeko, ezinbestekoa da errekuntza gasetako ur lurruna ur bihurtzea.
EVOL TOP NG galdarak gorputz berritzailea dauka, eta, horri esker, errekuntza gasen tenperatura ihintz tenperaturaren azpitik behera jaitsi daiteke, eta, hala, erregaiaren energia ahalmenari ahalik eta etekin handiena atera.
Galdararen gorputz hori aurrez nahasteko erregailu bati eta sistemaren gaineko kontrol elektroniko bati lotuz, ErP zuzentarauan oinarrituta, bere kategoriako energia kalifikaziorik onena duen galdara lortuko dugu.
WiFi My Domo urrutiko kontrolarekin, edozein tokitatik kontrola daiteke EVOL TOP NG galdara, gailu mugikor baten bidez (iOs zein Android).
2018/09/26ko ErP araudian aurreikusitakoarekin bat etorrita (NOx igorpenak<56mg/kWh)
Galdararen gorputza haril sinplezko altzairu herdoilgaitzarekin dago eginda, zirkuitu paralelorik eta soldatze lanik gabe. Horri esker, ihes arriskua desagerrarazi, eta galdararen bizitza luzatu egiten da.
EVOL TOP NG galdarak oso potentzia minimo txikia lortzen du, eta, hala, 1:10eko modulazio maila eskain dezake. Horri esker, potentzia zehaztasun handiagoz egokitu, eta erregai kontsumoa nabarmen jaisten da. Etxebizitzak eraikitzeari buruzko araudi berriekin, asko murriztu dira etxebizitzetako energia premiak.
Isolamendua hobetzean, eskatutako potentzia txikitu egiten da, eta tarteka oso-oso txikia izaten da. Horregatik, galdara gai bada potentzia minimora jaisteko eta premietara egokitzeko, erregai dezente aurrezten da.
Nahasketa aurreko eta NOx txikiko erregailuak ionizazio bidezko gas kontrola dauka, zeinari esker erregaia egokitu daitekeen, aire/gas erlazioa aldatuz. Hala, ingurumen edo instalazio baldintzak zeinahi direlarik ere, ahalik eta igorpen kutsagarri gutxienak izango ditugu.
Talde hidraulikoa kalitate goreneko osagaiez dago osatuta. Mantentze lana errazteko diseinatu den letoizko bloke baten gainean daude jarrita. Nabarmentzekoa da:
Galdara honek mikrometatze sistema bat dauka, eta horri esker, etxeko ur beroaren erabileran itxarote denborak murrizten dira. Ahalmen handiko trukagailu bat dauka, errekuntza ganbera bati lotua, zeina gai den etxeko ur beroa eskatzen denean potentzia gehiago sortzeko. Hala, etxeko ur bero asko ekoitz daiteke, eta ur horrek etxeko ur beroaren energiaREN kalifikazio gorena izango du.
Ez al da bila zabiltzan modeloa? Gure biomasa galdaren gama zabala ezagutzeko gonbita egiten dizugu.
Unid. | EVOL TOP NG 24 | EVOL TOP NG 28 | EVOL TOP NG 32 | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gas mota | G20 | G25 | G31 | G20 | G25 | G31 | G20 | G25 | G31 | |
Gas kontsumoa (gehieneko potentzia) | m3/h | 2,38 | 2,38 | 0,92 | 3,05 | 3,47 | 1,18 | 3,40 | 4,127 | 1,302 |
Gas kontsumoa (gutxieneko potentzia) m3/h | m3/h | 2,37 | 0,43 | 11,0 | 0,397 | 0,456 | 0,144 | 0,434 | 0,524 | 0,168 |
Gehieneko potentziaren eraginkortasuna (80/60 °C) | % | 98,03 | 97,84 | 97,76 | 97,88 | 98,15 | 98,59 | 98,00 | 98,23 | 98,04 |
Gutxieneko potentziaren eraginkortasuna (50/30 °C) | % | 105,11 | 105,34 | 103,63 | 105,00 | 104,16 | 104,67 | 105,40 | 105,53 | 105,43 |
Eraginkortasuna: %30 (36/30 °C) | % | 108,29 | 108,38 | 108,29 | 107,54 | 107,83 | 107,36 | 107,20 | 107,06 | 106,98 |
Berogailuaren eraginkortasun mota (ErP) | ![]() |
|||||||||
Bero kontsumo izendatua (gehienekoa) | kW | 24,25 | 24,25 | 24,25 | 28,70 | 29,00 | 29,40 | 33,70 | 33,70 | 33,70 |
Bero kontsumo izendatua (gutxienekoa) | kW | 3,50 | 3,50 | 2,80 | 3,75 | 3,82 | 3,59 | 4,35 | 4,35 | 4,35 |
Berogailuaren potentzia erabilgarri izendatua (gehienekoa) (80/60 °C) | kW | 23,70 | 23,70 | 23,70 | 28,00 | 28,00 | 28,01 | 33,02 | 33,02 | 33,02 |
Berogailuaren potentzia erabilgarri izendatua (gutxienekoa) (80/60 °C) | kW | 3,00 | 3,00 | 2,50 | 3,50 | 3,50 | 3,45 | 4,10 | 4,10 | 4,10 |
Kondentsazioaren potentzia erabilgarri izendatua (gehienekoa) (50/30 °C) | kW | 25,00 | 25,00 | 25,00 | 30,00 | 30,00 | 28,63 | 35,50 | 35,50 | 35,50 |
Kondentsazioaren potentzia erabilgarri izendatua (gutxienekoa) (50/30 °C) | kW | 36,00 | 36,00 | 29,00 | 39,00 | 39,00 | 35,90 | 46,00 | 46,00 | 46,00 |
Espantsio ontziaren bolumen erabilgarria | L | 8 | 10 | 10 | ||||||
Etxeko ur beroaren potentzia erabilgarri izendatua (gehienekoa) | kW | 31,15 | 35,00 | 38,80 | ||||||
Etxeko ur beroaren potentzia erabilgarri izendatua (gutxienekoa) | kW | 35,00 | 37,50 | 43,50 | ||||||
Emari espezifikoa (ΔT: 30°C) | l/min | 14,80 | 16,80 | 19,00 | ||||||
Etxeko ur beroaren gutxieneko emaria | l/min | 15 | 15 | 15 | ||||||
Babes elektrikoa | IP | IPX5D | IPX5D | IPX5D | ||||||
Nitrogeno oxidoen igorpenak (NOx) | mg/kWh | 20 | 19 | 30 | 41 | 31 | 49 | 34 | 32 | 43 |
Pisu garbia | kg | 31,40 | 33,20 | 34,50 | ||||||
Mota | C13, C33, C53, C63, C83 | C13, C33, C53, C63, C83 | C13, C33, C53, C63, C83 | |||||||
Kategoria | 12H (G20 =20 mbar), 13P (G31 =37 mbar) | 12H (G20 =20 mbar), 13P (G31 =37 mbar) | 12H (G20 =20 mbar), 13P (G31 =37 mbar) |