Cookie Politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobe bat eskaintzeko. Gure Cookie Politikan informazio gehiago lor dezakezu. 

Sakatu ONARTU botoia, aurkeztutako informazioa irakurri eta onartu duzula baieztatzeko. Behin onartu ondoren, ez dugu mezua berriro erakutsiko.

ONARTU

Gas kondentsazioko ekipo termikoa
AVANTTIA H

  • Errendimendu handia
  • Inox metagailua
  • NOx Baxua 5. maila
  • 2 Potentzia: 25 eta 37 kW
  • ErP-ra egokitua

Gas kondentsazioko ekipo termikoa

Avanttia H berokuntza eta ur bero sanitariorako gas kondentsazioko galdara bat da. Kondentsazioko teknologiak efizientzia energetikoko prestazio garrantzitsuak lor ditzake, ohiko galdaren kontsumoarekiko %20 arteko aurrezpenarekin.

Galdara honek, gainera, CO2 emisio oso txikiak sortzen ditu, NOx eta berotegi-efektua ekiditen lagunduz, eta kontzeptu honetako gailu moten artean eskatzen den kalifikazio tekniko onena dauka (5 klasea).

Era berean, 100 eta 130 litro arteko ur bero sanitarioko metagailu bat dauka, altzairu herdoilgaitz bereziz eta korrosioaren aurkako material onenez egina. Trukeko azalera handiak, inguratzaile bikoitzeko diseinuarekin, ur bero sanitarioko produkzio handia eskaintzen du.

Avanttia H Abantailak

ERRENDIMENDU HANDIA ETA ENERGIA AURREZPENA

Kondentsazioaren teknologia baliatuta, erregaiaren kontsumoan %20 inguru aurreztea lortzen da bestelako galdara estandarrekin alderatuta, baita NOx baxukoak diren kasuan ere.

Gasak PCI (ahalmen termiko txikia)-rekiko %111ko gaitasun energetikoa dauka eta berau ahalik eta gehien aprobetxatzeko, beharrezkoa da errekuntza gasetako uraren lurrina uretan bihurtzea. Hori lortu daiteke soilik gasen tenperatura ihintz-puntutik behera jaistea lortzen duten kondentsazio galdaren kasuan, eta, beraz, errekuntza gasen ur-lurrina uretan bihurtzen dutenetan.

Avanttia H galdararen gorputzak eta erregailuak diseinu berritzailea daukatenez, PCI-arekiko %108tik gorako errendimendua dauka eta merkatuan, kondentsazio gamaren baitan, errendimendu handiena duen galdara da. Kontsumoa murrizteaz gain, eta, beraz, ingurumenarekiko CO2 emisioak gutxituz, NOx emisioak ere minimora jaistea lortzen da eta NOx 5 klaseko kategoria dauka.

LUZERA HANDIKO GASEN IRTEERADUN INSTALAZIOA

Avanttia H galdarak gasen irteerarako presio diferentzialeko sentsore bat dauka eta 70 metrorainoko irteera koaxiala/ardazkidea dauka edota fluxu bikoitzaren kasuan, 100 metrora artekoa.

Gainera, presio-sentsore horrek martxan jartzea eta mantenua sinplifikatzen ditu, sistema bera autoerregulatzen delako errekuntza parametro onenak lortzeko, gasen irteerara gora-behera.

METAGAILU HERDOILGAITZA

Ur bero sanitarioko metagailua altzairu herdoilgaitz bereziz egina dago, korrosioaren aurka emaitzarik onenak eskaintzen dituen materiala izanik eta sodio kloruro kontzentrazioak 300 mg/l-raino jasanez.

Trukeko azalera handiak, inguratzaile bikoitzeko diseinuarekin, ur bero sanitarioko produkzio handia eskaintzen du.

ERABILERA ETA MANTENU ERRAZTASUNA

Aldi berean, galdararen konfigurazio elektronikoak mantenu operazioak murriztu eta errazten ditu, mantenuko profesionalei laguntzarako informazio osoa eskainiz.

Kontroleko sistemak soluzio eta osagarrien gama zabala eskaintzen du eta horien artean, LAGO FB OT+-ren urrutiko kontrola nabarmentzen da:

LAGO FB OT+-ren urrutiko kontrolarekin, galdararen funtzionamendu orduak programatu daitezke, une bakoitzean nahi den tenperatura programatu, galdararen parametroetara sarbidea izan eta galdaran gerta daiteken edozein alarmaren gaineko informazioa eskuratu. Hori guztia, urrutiko kontrola instalatzen den lekutik bertatik.

Ez al da bila zenbiltzan modeloa? Ezagutu ezazu gas kondentsazioko gure galdaren gama osoa.


PROFESIONAL BAT ZARA ETA INFORMAZIO GEHIAGO NAHI?
Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI