Cookie Politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobe bat eskaintzeko. Gure Cookie Politikan informazio gehiago lor dezakezu. 

Sakatu ONARTU botoia, aurkeztutako informazioa irakurri eta onartu duzula baieztatzeko. Behin onartu ondoren, ez dugu mezua berriro erakutsiko.

Onartu

Gas kondentsazioko hormako galdara
Evol Top NG

  • Galdararen gorputza, altzairu herdoilgaitzezkoa
  • Aurretiko nahasketa sistema: “gas adaptative”
  • 1:10 modulazioa
  • 6 motako Nox baxua
  • 3 potentzia: 24, 28 eta 32kW

Gas kondentsazioko hormako galdara

Kondentsazioko galdaretako aditu gisa, DOMUSA TEKNIKek gas kondentsazioko EVOL TOP NG hormako galdaren gama berria merkaturatu du. Galdara horiek errendimendua hobetzea lortzen dute eta, beraz, kontsumoak murriztea dakarte, errekuntza ganberaren diseinu berritzaileari esker. Aldi berean, erosotasun prestazio handiak eskaintzen dituzte, eta oso errazak dira instalatzen, erabiltzen eta mantentzen.

Evol Top NGren abantailak

ERRENDIMENDU HANDIA ETA ENERGIA AURREZTEA

Kondentsazioaren teknologiari etekina aterata, erregai kontsumoa aurrezten da: beste galdara estandarrekin alderatuta, %20 inguruko aurrezpena.

Gasak %111ko energia ahalmena dauka berotze ahalmen txikienarekiko, eta, ahalmen horri ahalik eta etekin handiena ateratzeko, ezinbestekoa da errekuntza gasetako ur lurruna ur bihurtzea.

EVOL TOP NG galdarak gorputz berritzailea dauka, eta, horri esker, errekuntza gasen tenperatura ihintz tenperaturaren azpitik behera jaitsi daiteke, eta, hala, erregaiaren energia ahalmenari ahalik eta etekin handiena atera.

Galdararen gorputz hori aurrez nahasteko erregailu bati eta sistemaren gaineko kontrol elektroniko bati lotuz, ErP zuzentarauan oinarrituta, bere kategoriako energia kalifikaziorik onena duen galdara lortuko dugu.

WiFi My Domo URRUTIKO KONTROLA

WiFi My Domo urrutiko kontrolarekin, edozein tokitatik kontrola daiteke EVOL TOP NG galdara, gailu mugikor baten bidez (iOs zein Android).

6 MOTAKO NOx LABELA

2018/09/26ko ErP araudian aurreikusitakoarekin bat etorrita (NOx igorpenak<56mg/kWh)

ALTZAIRU HERDOILGAITZEZKO GORPUTZA

Galdararen gorputza haril sinplezko altzairu herdoilgaitzarekin dago eginda, zirkuitu paralelorik eta soldatze lanik gabe. Horri esker, ihes arriskua desagerrarazi, eta galdararen bizitza luzatu egiten da.

1:10eko MODULAZIOA

EVOL TOP NG galdarak oso potentzia minimo txikia lortzen du, eta, hala, 1:10eko modulazio maila eskain dezake. Horri esker, potentzia zehaztasun handiagoz egokitu, eta erregai kontsumoa nabarmen jaisten da. Etxebizitzak eraikitzeari buruzko araudi berriekin, asko murriztu dira etxebizitzetako energia premiak.

Isolamendua hobetzean, eskatutako potentzia txikitu egiten da, eta tarteka oso-oso txikia izaten da. Horregatik, galdara gai bada potentzia minimora jaisteko eta premietara egokitzeko, erregai dezente aurrezten da.

ERREKUNTZA KONTROLA: “GAS ADAPTATIVE”

Nahasketa aurreko eta NOx txikiko erregailuak ionizazio bidezko gas kontrola dauka, zeinari esker erregaia egokitu daitekeen, aire/gas erlazioa aldatuz. Hala, ingurumen edo instalazio baldintzak zeinahi direlarik ere, ahalik eta igorpen kutsagarri gutxienak izango ditugu.

LETOIZKO TALDE HIDRAULIKOA

Talde hidraulikoa kalitate goreneko osagaiez dago osatuta. Mantentze lana errazteko diseinatu den letoizko bloke baten gainean daude jarrita. Nabarmentzekoa da:

    • Truke ahalmen handiko trukagailua, altzairu herdoilgaitzezkoa
    • Eraginkortasun handiko ponpa, kontsumo elektrikoa murrizteko. Gai da emaria eta, horrenbestez, baita kontsumoa ere, egokitzeko.
    • Mantentze lan txikiko balbula, hiru bidekoa, sarbidea errazteko.

    ETXEKO UR BEROAREN EKOIZPEN HANDIA, EFIZIENTZIA GORENAREKIN

    Galdara honek mikrometatze sistema bat dauka, eta horri esker, etxeko ur beroaren erabileran itxarote denborak murrizten dira. Ahalmen handiko trukagailu bat dauka, errekuntza ganbera bati lotua, zeina gai den etxeko ur beroa eskatzen denean potentzia gehiago sortzeko. Hala, etxeko ur bero asko ekoitz daiteke, eta ur horrek etxeko ur beroaren energiaREN kalifikazio gorena izango du.

    Ez al da bila zabiltzan modeloa? Gure biomasa galdaren gama zabala ezagutzeko gonbita egiten dizugu.

    Datu teknikoak

    Unid. EVOL TOP NG 24 EVOL TOP NG 28 EVOL TOP NG 32
    Gas mota G20 G25 G31 G20 G25 G31 G20 G25 G31
    Gas kontsumoa (gehieneko potentzia) m3/h 2,38 2,38 0,92 3,05 3,47 1,18 3,40 4,127 1,302
    Gas kontsumoa (gutxieneko potentzia) m3/h m3/h 2,37 0,43 11,0 0,397 0,456 0,144 0,434 0,524 0,168
    Gehieneko potentziaren eraginkortasuna (80/60 °C) % 98,03 97,84 97,76 97,88 98,15 98,59 98,00 98,23 98,04
    Gutxieneko potentziaren eraginkortasuna (50/30 °C) % 105,11 105,34 103,63 105,00 104,16 104,67 105,40 105,53 105,43
    Eraginkortasuna: %30 (36/30 °C) % 108,29 108,38 108,29 107,54 107,83 107,36 107,20 107,06 106,98
    Berogailuaren eraginkortasun mota (ErP)
    Bero kontsumo izendatua (gehienekoa) kW 24,25 24,25 24,25 28,70 29,00 29,40 33,70 33,70 33,70
    Bero kontsumo izendatua (gutxienekoa) kW 3,50 3,50 2,80 3,75 3,82 3,59 4,35 4,35 4,35
    Berogailuaren potentzia erabilgarri izendatua (gehienekoa) (80/60 °C) kW 23,70 23,70 23,70 28,00 28,00 28,01 33,02 33,02 33,02
    Berogailuaren potentzia erabilgarri izendatua (gutxienekoa) (80/60 °C) kW 3,00 3,00 2,50 3,50 3,50 3,45 4,10 4,10 4,10
    Kondentsazioaren potentzia erabilgarri izendatua (gehienekoa) (50/30 °C) kW 25,00 25,00 25,00 30,00 30,00 28,63 35,50 35,50 35,50
    Kondentsazioaren potentzia erabilgarri izendatua (gutxienekoa) (50/30 °C) kW 36,00 36,00 29,00 39,00 39,00 35,90 46,00 46,00 46,00
    Espantsio ontziaren bolumen erabilgarria L 8 10 10
    Etxeko ur beroaren potentzia erabilgarri izendatua (gehienekoa) kW 31,15 35,00 38,80
    Etxeko ur beroaren potentzia erabilgarri izendatua (gutxienekoa) kW 35,00 37,50 43,50
    Emari espezifikoa (ΔT: 30°C) l/min 14,80 16,80 19,00
    Etxeko ur beroaren gutxieneko emaria l/min 15 15 15
    Babes elektrikoa IP IPX5D IPX5D IPX5D
    Nitrogeno oxidoen igorpenak (NOx) mg/kWh 20 19 30 41 31 49 34 32 43
    Pisu garbia kg 31,40 33,20 34,50
    Mota C13, C33, C53, C63, C83 C13, C33, C53, C63, C83 C13, C33, C53, C63, C83
    Kategoria 12H (G20 =20 mbar), 13P (G31 =37 mbar) 12H (G20 =20 mbar), 13P (G31 =37 mbar) 12H (G20 =20 mbar), 13P (G31 =37 mbar)
    PROFESIONAL BAT ZARA ETA INFORMAZIO GEHIAGO NAHI?
    Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI