Cookie Politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobe bat eskaintzeko. Gure Cookie Politikan informazio gehiago lor dezakezu. 

Sakatu ONARTU botoia, aurkeztutako informazioa irakurri eta onartu duzula baieztatzeko. Behin onartu ondoren, ez dugu mezua berriro erakutsiko.

ONARTU

Gasolio bidezko kondentsazio-galdara estankoa
EVOLUTION EV HAM/HAC

  • Errendimendu handia
  • 2 bertsio:
  • Evolution HAC (Berogailua)
  • Evolution HAM (Berogailua eta ur beroa)
  • 2 Potentzia: 28 eta 38 kW
  • ErP-ra egokitua

Gasolio bidezko kondentsazio-galdara estankoa

Gasolio bidezko kondentsazio-galdaren EVOLUTION EV HAM / HAC gama berriak ErP Zuzentarau berriaren errendimenduari buruzko eskakizunak betetzen ditu.

Kontsumoa aurreztea eta errendimendu handiena dira belaunaldi berriko produktu hauen ezaugarri nagusiak. Hori lortzeko errekuntza-gasen kondentsazioaren efektua aprobetxatzen da eta %30 gehiago aurreztea lortzen da ohiko galdarekiko.

Gasolio bidezko kondentsazio-galdaren gama honek, 2 potentziadun (28 eta 38 Kw) altzairuzko errekuntza-ganbara bat darabil eta bi bertsio ditu: berogailua soilik edo berogailua eta momentuko ur bero sanitarioa.

Evolution EV HAM/HAC Abantailak 

KONTSUMO MURRIZTUA

Kondentsazio bidezko teknologiarekin errendimendu handia lortzen da, bestelako galdarekiko aurrezte-maila oso garrantzitsua lortuz.

MODULAZIOZ UR BERO SANITARIOA SORTZEA

Gama honetako gasolio bidezko kondentsazio-galdarek ACS-ren zirkulazioa-bonba modulatzen duen sistema elektroniko bat daukate, eta horri esker, kontsumorako tenperatura egonkortzen da, beharrezkoa den ur-emaria eta galdaran sartzen den uraren tenperatura gora-behera. Horrek, etxebizitzako tenperatura baxuarekin, keen tenperatura baxuagoekin eta errekuntza-keen beroaren aprobetxamendu maila handiagoarekin lan egiteko aukera eskaintzen du.

INSTALAZIO ERRAZA

Gama honen diseinu eta ekipamendu osoari eskerrak, instalazioa erraza eta eraginkorra da.

Galdara dagoen lekuko airerik erabiltzen ez duenez, aireztapenik gabeko geletan ere instalatu daiteke.

Gasen irteera-hodietatik keak bideratzeko aukera izanik, ez da kanpoko tximiniarik behar, eta horrek, instalazioaren kostua txikitzen du.

FUNTZIONAMENDU ISILA

Galdara-gorputzak eta inguratzaileek duten isolamendu akustiko handiagatik, bai eta erregailuaren estankotasunaren ondorioz, gasolio bidezko kondentsazio-galdara hauen gamak zarata gutxirekin funtzionatzea ahalbidetzen dute.

Ez al da bila zenbiltzan modeloa? Ezagutu ezazu gasolio bidezko kondentsazio-galdaren gure gama osoa.

PROFESIONALA ZARA ETA INFORMAZIO GEHIAGO NAHI?

Beste produktu interesgarri batzuk

Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI