Cookie Politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobe bat eskaintzeko. Gure Cookie Politikan informazio gehiago lor dezakezu. 

Sakatu ONARTU botoia, aurkeztutako informazioa irakurri eta onartu duzula baieztatzeko. Behin onartu ondoren, ez dugu mezua berriro erakutsiko.

ONARTU

Gasolio bidezko kondentsazio-galdara estankoa
EVOLUTION EV HFM/HFC

    • 3 POTENTZIA 19 eta 40 kW artekoa
    • Burdinurtuzko gorputza
    • Evolution HFM (Ur beroa sortzeko)
    • Evolution HFC (berogailua soilik)
    • ErP-ra egokitua

Gasolio bidezko kondentsazio-galdara estankoa

EVOLUTION EV HFM/HFC gasolio bidezko kondentsazio-galdaren gama berriak ErP Zuzentarau berriaren errendimendu-eskakizunak betetzen ditu.

Produktuen belaunaldi berri honen ezaugarri nagusiak dira errendimendu handia eta kontsumitzailearentzako aurrezki-maila handia (ohiko galdarekiko %30koa). Hori, errekuntza-gasen kondentsazioaren efektua aprobetxatuta lortzen da.

Gama honek burdinurtuzko errekuntza-ganbara darabil, 3 potentziaduna (20, 30 eta 40 Kw), eta bi bertsio ditu: berogailua soilik edo berogailua eta momentuko ur bero sanitarioa.

Evolution EV HFM/HFC Abantailak

KONTSUMO MURRIZTUA

Kondentsazio bidezko teknologiari eskerrak, PCI-arekiko %103tik gorako errendimendua lortzen da, galdara estankoekiko aurrezki maila handia lortuz.

MODULAZIOZ UR BERO SANITARIOA SORTZEA

Gama honetako gasolio bidezko kondentsazio-galdarek ACS-ren zirkulazioa-bonba modulatzen duen sistema elektroniko bat daukate, eta horri esker, kontsumorako tenperatura egonkortzen da, beharrezkoa den ur-emaria eta galdaran sartzen den uraren tenperatura gora-behera. Horrek, etxebizitzako tenperatura baxuarekin, keen tenperatura baxuagoekin eta errekuntza-keen beroaren aprobetxamendu maila handiagoarekin lan egiteko aukera eskaintzen du.

INSTALAZIO ERRAZA

Gama honen diseinu eta ekipamendu osoari eskerrak, instalazioa erraza eta eraginkorra da.

Galdara dagoen lekuko airerik erabiltzen ez duenez, aireztapenik gabeko geletan ere instalatu daiteke.

Gasen irteera-hodietatik keak bideratzeko aukera izanik, ez da kanpoko tximiniarik behar, eta horrek, instalazioaren kostua txikitzen du.

FUNTZIONAMENDU ISILA

Galdara-gorputzak eta inguratzaileek duten isolamendu akustiko handiagatik, bai eta erregailuaren estankotasunaren ondorioz, gasolio bidezko kondentsazio-galdara hauen gamak zarata gutxirekin funtzionatzea ahalbidetzen dute.

Ez al da bila zenbiltzan modeloa? Ezagutu ezazu gasolio bidezko kondentsazio-galdaren gure gama osoa.

PROFESIONAL BAT ZARA ETA INFORMAZIO GEHIAGO NAHI?

Beste produktu interesgarriak

Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI