EVOLUTION EV HFDX gasolio bidezko kondentsazio-galderen gama berriak ErP Zuzentarauaren errendimendu-eskakizunak betetzen ditu.
Produktuen belaunaldi berri honen ezaugarri nagusiak errendimendu handia eta kontsumitzailearentzako aurrezki-maila handia dira (ohiko galdarekiko %30koa). Hori, errekuntza-gasen kondentsazioaren efektua aprobetxatuta lortzen da.
Bertsio honek 130 litroko altzairu herdoilgaitzezko metagailu bat dauka, aldi berean hainbat kontsumo-puntutan ur bero sanitario ugari izatea ahalbidetuz.
Errekuntza-ganbara burdinurtuzkoa da, 3 potentziarekin (20, 30 eta 40 Kw), produktuaren bizitza luzatzea ziurtatuz.
Kondentsazio bidezko teknologiari eskerrak, PCI-arekiko %103tik gorako errendimendua lortzen da, galdara estankoekiko aurrezki maila handia lortuz.
130 litroko metagailua altzairu herdoilgaitzez egina dago osorik, iraunkortasun-propietate bikaineko materiala. Magnesio-anodorik ezak, ur sanitarioko metagailua berrikusi eta mantentzeko kostu handiko operazioak ekiditen ditu.
Galdara honen diseinuan, erabiltzaileak erraz erabili ahal izatea lehenetsi da. Horretarako, galdarak intuizio handiko aginte-panela dauka txertatuta.
a) Ura falta denerako segurtasun-sistema
b) Bonben blokeoaren kontrako sistema
c) Inertziaren aurkako sistema
d) Izotzaren aurkako sistema
EVOLUTION talde termikoa osorik muntatuta eta merkatuko ekipamendu osatuenarekin eskaintzen da:
a) Ur beroaren espantsio-ontzia eta segurtasun-ekipoa (gaztelaniaz ez dago ondo)
b) Latoizko zorro dielektrikoak (DOMUSA TEKNIK-en diseinu esklusiboa)
c) Bonba bikoitzeko sistema hidraulikoa
d) Segurtasun bikoitzeko purgadore automatikoak
Hargune guztiak albotik sarbide erraza daukate, eta instalazioa erraza, azkarra eta segurua da.
Gasolio bidezko kondentsazio-galdara hauek askotariko sistemak dituzte (ur falta, bonben blokeoa, inertziaren kontrakoa, izotzaren kontrakoa, legionellaren prebentzioa, etab), funtzionamendu egokia eta produktuaren bizitza luzea ziurtatzeko.
Ez al da bila zenbiltzan modeloa? Ezagutu ezazu gasolio bidezko kondentsazio-galdaren gure gama osoa.