JAKA HFD Condens gasolio bidezko kondentsazio-galdaren gama berriak ErP Zuzentarau berriaren errendimendu-eskakizunak betetzen ditu.
Galdara hauek errendimendu handikoak dira eta erabiltzaileari kontsumoan asko aurreztea ahalbidetzen dio.
Errekuntza-gasen kondentsazioaren efektua aprobetxatuta, ohiko galdarekiko %30ko aurrezkia lortzen dute.
Kondentsazioaren efektua aprobetxatzeko, beharrezkoa da errekuntza-gasen tenperatura ihintz-puntutik behera jaistea. Gasen tenperaturak kondentsadorean bertan jaisten direnez, diseinu berezia dauka konbustioan erre gabe geratu direnak kondentsadoreko trukeko-azaleran erortzea ekiditeko eta mantenu kostuak txikitzeko.
Galdara hau diskretua da, galdara-gorputzak eta inguratzaileek duten isolamendu akustiko handiagatik eta erregailu estanko bat darabilelako.
JAKA HFD CONDENS galdarak CO2 emisio kutsakorrak murrizteko aukera eskaintzen du, berotegi-efektua txikiagotzen lagunduz. Izan ere, galdara honek, ohiko galdaren aldean, berokuntza zerbitzua eskaintzeko energia gutxiago darabil.
Galdara-gorputza fundizio berezian fabrikatutakoa denez, galdarari bizitza luzea ziurtatzen dio.
Ez al da bila zenbiltzan modeloa? Ezagutu ezazu gasolio bidezko kondentsazio-galdaren gure gama osoa.