ErP zuzendaritzaren errendimenduen eskakizunak betetzen ditu gasolio bidezko JAKA HFD Condens OD galdaren gama berriak. Errendimendu altuak atzematen dituzte galdara hauek, eta erabiltzaileei kontsumoan aurreztea ahalbidetzen diete.
Galdara hauek errendimendu handikoak dira eta erabiltzaileari kontsumoan asko aurreztea ahalbidetzen dio.
Errekuntza-gasen kondentsazioaren efektua aprobetxatuta, ohiko galdarekiko %30ko aurrezkia lortzen dute.
Kondentsazioaren efektua aprobetxatzeko, beharrezkoa da errekuntza-gasen tenperatura ihintz-puntutik behera jaistea. Gasen tenperaturak kondentsadorean bertan jaisten direnez, diseinu berezia dauka konbustioan erre gabe geratu direnak kondentsadoreko trukeko-azaleran erortzea ekiditeko eta mantenu kostuak txikitzeko.
Galdara hau diskretua da, galdara-gorputzak eta inguratzaileek duten isolamendu akustiko handiagatik eta erregailu estanko bat darabilelako.
BioClass HM+DR 10, 16, 25 eta 43 galdarek itzuleraren berotze sistema berria daukate. HotStream sistemak nahaste sistema korapilatsuak saihesten ditu; horrela, instalazioetan itzulera hotzen efektuagatik sor daitezkeen kondentsazioak ekiditen ditu.
Berotze sistema honek 25ºra arteko galderen itzulera zuzenak onartzen ditu; hori horrela izanda, instalazioaren edozein konfigurazio moduren bidez instalazio hidrauliko zuzenak egin daitezke.
JAKA HFD CONDENS galdarak CO2 emisio kutsakorrak murrizteko aukera eskaintzen du, berotegi-efektua txikiagotzen lagunduz. Izan ere, galdara honek, ohiko galdaren aldean, berokuntza zerbitzua eskaintzeko energia gutxiago darabil.
Galdara-gorputza fundizio berezian fabrikatutakoa denez, galdarari bizitza luzea ziurtatzen dio.
Ez al da bila zenbiltzan modeloa? Ezagutu ezazu gasolio bidezko kondentsazio-galdaren gure gama osoa.