Cookie Politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobe bat eskaintzeko. Gure Cookie Politikan informazio gehiago lor dezakezu. 

Sakatu ONARTU botoia, aurkeztutako informazioa irakurri eta onartu duzula baieztatzeko. Behin onartu ondoren, ez dugu mezua berriro erakutsiko.

Onartu

Gasoliozko kondentsazio galdara altzairuzkoa
MINNY DUO / CAL

  • Tamaina txikia
  • INOX kondentsadorea
  • Sukalde gainekoaren azpian instalatzeko aukera
  • Polipropileno gasen irteera
  • Ekipamendu osoa
  • 2 bertsio: MINNY DUO (berogailua eta Etxeko Ur Beroa istantean), MINNY CAL (berogailua bakarrik)
  • 2 potentzia: 20 eta 30 kW

Abantailak MINNY DUO / CAL

EKOLOGIKOA ETA KONTSUMO TXIKIKOA

MINNY galdarak instalazioaren kontsumoa murrizten du, igorpen kutsatzaileak murriztuz kondentsazioaren teknologia darabilelako. Kondentsazioaren eraginari ahalik eta etekin handiena ateratzeko, beharrezkoa da ihintz tenperaturaren azpitik murriztea errekuntza gasen tenperatura. Gasen tenperaturaren murrizketa altzairu herdoilgaitzaren kondentsadorean gertatzen da.

INSTALATZEN ERRAZA

Diseinua profesionalarentzako funtzionaltasunaren zerbitzura dago. Ekipamendu osoak eta bere neurri txikiek etxebizitzako txoko txikietan jartzea ahalbidetzen dute, baita sukalde gainekoaren azpian ere. Gasen irteera atzeko aldetik nahiz goiko edo alboko aldetik orientatzeko aukera ematen du, diametro txiki batekin (80 mm), eta, horregatik, erraz egokitu daiteke edozein instalaziotara.

ISILA

Galdararen gorputzaren eta inguratzaileen gaineko isolamendu akustiko sendoak eta gas zirkuituaren eta erregailuaren arteko konbinazio ezin hobeak ere galdara hau isilenetakoa bihurtu dute.

AURREALDEKO MANTENTZE LANA

Galdararen osagai desberdinen konfigurazioa eta kokapena mantentze lana galdararen aurreko aldetik egiteko moduan dago pentsatuta, horrela, mantentze lanen kostua murriztuz eta bere kokapena erraztuz. Edozein osagai konpondu edo ordezkatu daiteke aurreko aldetik. Altzairu herdoilgaitzezko kondentsadorea mantendu eta garbitzeko lanak galdararen aurreko aldetik egin daitezke, desmuntatu beharrik gabe.

¿Ez al da bila zabiltzan modeloa? Gure gasoliozko kondentsazio galdaren gama zabala ezagutzeko gonbita egiten dizugu.

ETXEKO UR BEROAREN EKOIZPEN HANDIA 17 L/MIN-RAINOKO KONTSUMO TXIKIAREKIN

MINNY DUO galdarak ur beroa ekoizteko sistema modulagarria du ekipamenduan, eta nabarmentzekoa da hodibihur trukagailu bat duela, zeina berezia baita kare inkrustazioak saihesteko (17 l ere minutuko). Kontrol elektronikoak eta zirkulazio ponpa modulagarri batek ur kontsumoaren tenperatura egonkortzen dute, une bakoitzean behar den ur emaria eta ura sartzeko tenperatura kontuan hartu gabe. Eraginkortasun handiko ponpak etxebizitzako energia kontsumoa murrizten laguntzen du.

Datu teknikoak

EZAUGARRIAK POTENTZIA ERABILGARRIA
50°C/30°C
kW
POTENTZIA ERABILGARRIA
80°C/60°C
kW
ERAGINKORTASUN MOTA
CALEFACCIÓN
MINNY DUO 30 32,1 30
MINNY CAL 20 21,5 20
MINNY CAL 30 32,1 30
Minny
Atxikipen balbula
Berogailu ponpa
Presio transduktorea
Segurtasun balbula
Purgagailu automatikoa
Berogailuaren espantsio ontzia
Kondentsazio galdara
Kondentsatuen hustubidea
Hustuketa giltza
Erregailu iragazgaitza
Telefonozko errele konexioa
Ponpak ez blokeatzeko sistema
Gutxieneko presioaren mugatzailea
Izotzaren aurkako sistema
Konexio elektrikoa metagailurako
PROFESIONALA ZARA ETA INFORMAZIO GEHIAGO NAHI?

Beste produktu interesgarriak

Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI